Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Unai Mendibil Etxebarria

16 urterekin Amurrioko Bertso-Eskolan ikasle. Arabako Eskolarteko Txapelketan pare hartu izan du. Arabako Bertsolari Txapelketan parte hartu eta Antolatzaile Taldean aritu da. 2012ko Arabako Kuadrilla arteko Txapelketan finalista izan zen Aiaraldeko taldean. Bertso-eskola, barnetegi eta hezkuntza arautuko irakaslea da. Arabako Bertsozale Elkarteko zuzendaritzakidea da.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Laudio, otsailak 1

Unai Mendibil Etxebarria Hasierako agurra
Unai Mendibil Etxebarria, Zigor Enbeita Zugadi 8ko nagusia

Zigor eta Unai, bikotea zarete Harrera-familia programan sartu zineten eta lau urtez ume bat zaindu zenuten. Orain beste umea hartzeko eskatu dizuete. Zuk, Zigor, nahi duzu, baina zuk, Unai, zalantzak dituzu.

Unai Mendibil Etxebarria, Jagoba Apaolaza Castro 8ko txikia

Unai eta Jagoba, eskolako autobusean zoazte. Beste autoetako bidaiariak nora doazen asmatzen ari zarete.

Unai Mendibil Etxebarria, Jon Ruiz de Pinedo Lekuona 10eko txikia

Unai, Joni plan bat proposatu zenion gaurko, baina gaur familiarekin egon behar zuela esan dizu. Eguerdian Unai, tabernara joan zara bermuta hartzera eta Jonekin egin duzu topo.

Unai Mendibil Etxebarria Puntuari erantzunak

GIZARTEA GERO TA ZAHARRAGOA DA, ERREZTASUNIK EZ DA GURASO IZATEKO

Unai Mendibil Etxebarria Bakarka, gaia emanda

Sekulan egingo ez zenuela esaten zenuen hura egitera zoaz.