Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

Bertsolaritza eta Arabako 8 eskualdeak

Bertsolaritzaren egoera Arabako 8 eskualdeetan

Arabar Errioxa eskualdea

arabako mapa arabako bertsolari txapelketa 2015Arabar Errioxan bertso-eskola bat dago, Oionen, helduen talde bat.

Hiru bertsolari daude eta urtero 8-10 bertso-saio antolatzen dira.

Lau ikastetxetan lantzen da bertsolaritza: Oionen, Bastidan, Lantziegon eta Lapueblan. Guztira, 10-12 urteko 120 umek, hamabostean behin eta ikastorduetan, jasotzen dute bertsolaritza Arabako Bertsozale Elkarteko irakasle baten eskutik. Bigarren Hezkuntzako gazteekin tailerrak antolatzen dira, baita euskaltegi eta mintzalagun taldeekin ere.

Mendialdea eskualdea

Arabako Mendialdean bertso-eskola bat dago, Kanpezun. Bi talde daude: helduak eta gazteak.

Plazatan kantatzen duen bertsolari bat dago eta urtero 6-8 bertso-saio antolatzen dira eskualdean.

Hiru ikastetxetan lantzen da bertsolaritza: Maeztu eta Kanpezuko eskolan eta institutuan. Guztira, 10-12 urteko 84 umek, hamabostean behin eta ikastorduetan,  jasotzen dute bertsolaritza Arabako Bertsozale Elkarteko irakasle baten eskutik. Euskaltegi eta mintzalagun taldeekin tailerrak antolatzen dira.

Añana eskualdea

Añanan bertsozaletasuna gorantza doa euskararen ezagutza eta erabileraren eskutik.

Urtean zehar bertso-tailerrak antolatzen dira, herri mailan eta institutuan.

Urtero 2-3 bertso-saio inguru antolatzen dira.

Lautada eskualdea

Lautadan 2 bertso-eskola daude: Agurainen eta Zalduondon. Adin guztietako 30 lagun 5 taldetan banatuta.

Plazatan kantatzen duten  7 bertsolari daude eta urtero 25 bertso-saio inguru antolatzen dira.

Agurain, Araia, eta Dulantziko  4 ikastetxetan lantzen da bertsolaritza, guztira, 10-12 urteko 245 umek, hamabostean behin eta ikastorduetan,  jasotzen dute bertsolaritza Arabako Bertsozale Elkarteko irakasle baten eskutik. Bigarren Hezkuntzako gazteekin tailerrak antolatzen dira, baita euskaltegi eta mintzalagun taldeekin ere.

Urtero bertso-barnetegi bat burutzen da Lautada mailan.

Gorbeia eskualdea

Gorbeialdean 4 bertso-eskola daude: Legution, Aramaion, Izarran eta Murgian. Adin guztietako 46 lagun 8 taldetan banatuta.

Plazatan kantatzen duten  10 bertsolari daude eta urtero 40 bertso-saio inguru antolatzen dira.

Aramaio, Legutio, Murgia, Izarra eta Zigoitiko ikastetxeetan lantzen da bertsolaritza, guztira, 10-12 urtetako 162 umek, hamabostean behin eta ikastorduetan,  jasotzen dute bertsolaritza Arabako Bertsozale Elkarteko irakasle baten eskutik. Murgiako Bigarren Hezkuntzako gazteekin tailerrak antolatzen dira, baita euskaltegi eta mintzalagun taldeekin ere.

Urtero bertso-barnetegi bat burutzen da Gorbeialdeko umeekin.

Trebiñu eskualdea

Trebiñun Gutxisolo Euskara Elkarteari eta Euskara Zerbitzuari esker abiatu da bertsolaritza.

Urtero 2-3 bertso-saio antolatzen dira.

Urtean zehar bertso-tailerrak antolatzen dira, herri mailan.

Gasteiz eskualdea

Gasteizen 6 bertso-gune daude. Adin guztietako 99 lagun 9 taldetan banatuta.

Plazatan kantatzen duten  17 bertsolari daude eta urtero 65 bertso-saio inguru antolatzen dira.

10 ikastetxetan lantzen da bertsolaritza, guztira, 10-12 urteko 871 umek, hamabostean behin eta ikastorduetan,  jasotzen dute bertsolaritza Arabako Bertsozale Elkarteko irakasle baten eskutik. Bigarren Hezkuntzako gazteekin tailerrak antolatzen dira, baita euskaltegi eta mintzalagun taldeekin ere.

Aiaraldea eskualdea

Arabako Aiaraldean 2 bertso-eskola daude, Amurrion eta Laudion. 21 partaide 4 taldetan banatuta.

Lau bertsolari daude eta urtero 22 bertso-saio inguru antolatzen dira.

Hamahiru ikastetxetan lantzen da bertsolaritza. Guztira, 10-12 urteko 625 umek, hamabostean behin eta ikastorduetan, jasotzen dute bertsolaritza Arabako Bertsozale Elkarteko irakasle baten eskutik. Bigarren Hezkuntzako gazteekin tailerrak antolatzen dira, baita euskaltegi eta mintzalagun taldeekin ere.

Urtero bertso-barnetegi bat burutzen da Aiaraldeko umeekin.

Arabar Errioxa eskualdea

Arabar Errioxan bertso-eskola bat dago, Oionen, helduen talde bat.