-
Bertso Udalekuetan murgiltzeko tenorea
-
Bertso Udalekuetan aisialdiaz, lagunarteaz eta bertsolaritzaz gozatzeko parada izango dute hainbat gaztetxok aurten ere. Hamaseigarren urtea da jada Bertsozale Elkarteak Bertso Udalekuak antolatzen dituela eta 300 gaztetxok eta 50 begiralek hartuko dute parte. Lekeitio, Barria, Arrazola, Orio, Bidarrai, Irañeta eta Zuhatzan izango dira aurten.
Non kokatuta
Albisteak
-
Zilekoa; Bizkaiko Bertsolaritzaren inguruko neska gazteen topalekua
-
Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Zilekoa ipini du martxan, neska gazteak batu eta, besteak beste, gogoetak, umorea eta kezkak konpartitzeko gunea sortuz.
Non kokatuta
Bizkaia
/
Albisteak
-
Astelehenean zabalduko ditu ateak Bertsoa Unibertsitatean eskolak
-
Astelehenean eta asteartean Bertsolaritza eta Ahozkotasuna Hezkuntza Arautuan ikastaroa eskainiko da, eta asteazkenetik ostiralera arte Bertsolaritzaren Bidegurutzeak izenekoa.
Non kokatuta
Albisteak
-
Amurrion eta Oñatin izan da Hitzetik Hortzera
-
Amurrion urterokoa da finalisten saioa. Oñatin Errege bezperako jaialdiko kartela finalistekin osatu dute aurten. Horrez gain, Xenpelar Dokumentazio Zentrotik berreskuratu ditu Hitzetik Hortzerak bi bertso-aldi historiko. Guzti hori ikusi ahal izango da igandean arratsaldeko hiruretan ETB1 katean. Hurrengo astean Bertso Eguna ekitaldiaren laburpena eskainiko du Hitzetik Hortzerak, ordu berean.
Non kokatuta
Albisteak
-
Bertsotan eta Bertsoan, haurtzarora egingo dugu bidaia
-
Asteburu honetan Plaza online emanaldien lehen bi saioak izan dira zaleen gozagarri; asteazkenean, Bidaiak atalaren lehena izango dugu.
Non kokatuta
Albisteak
-
Bertsozaletasunaren azterketa soziologikoaz eta bertsolaritzaren geroaz solasean, Durangoko Azokan
-
Abenduaren 8an izango da solasaldia Landako gunean atondutako Areto Nagusian, 11:00etan. Jone Miren Hernandez ikertzaileak gidatuta, Beñat Gaztelumendi, Harkaitz Zubiri, Igor Elortza eta Maialen Lujanbio izaango dira parte hartzen.
Non kokatuta
Albisteak
-
Eskolatik plazara, Iruñean
-
Gernika-Lumon hasi zuen bidea egitasmoak pasa den ostiralean. Otsailaren 5ean izango da hurrengo hitzordua Nafarroako hiriburuan. Gonbidapenak eskuragai dituzu www.bertsozale.eus atarian bertan.
Non kokatuta
Albisteak
-
Tolosako eta Legutioko aleak, Bertsoa.eus atarian
-
Gainera, Xenpelar Dokumentazio Zentroko altxorren kutxa ireki eta Jon Mugartegi eta Jon Azpillaga bertsolarien saio bat gogoratuko du sareko plazak.
Non kokatuta
Albisteak
-
Hitzetik Hortzera, Miren Amurizarekin, Pleibakean
-
Miren Amurizaren liburuaren aurkezpenean egongo gara aste honetako programan. Bilboko saioko eta Hendaiako jaialdiko bertsoaldiak entzuteko aukera ere izango da larunbat gauean.
Non kokatuta
Albisteak
-
Hauek dira 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko bertsolari parte-hartzaileak
-
Lurraldeetako txapelketetan eskuratu dute bertsolariek Txapelketa Nagusian izena emateko aukera. Ekainaren 22an aurkeztuko da txapelketa, eta orduan emango ditu xehetasun gehiago Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak.
Non kokatuta
Albisteak