Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Sustrai Colina

Zuzenbidean lizentziatua da. Kazetaritza lanak egiten ditu. Hendaiako bertsu-eskolan ibilitakoa da, ikasle hasieran, erakasle gero. Lau aldiz finalista izan da Bertsolari Txapelketa Nagusian. 2014. urteko XILABA xapelketako xapelduna da eta xapelketa hontan bere bostgarren partehartzea izanen du. 

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Baigorri

Aitor Servier, Sustrai Colina 8ko nagusia

Aitor eta Sustrai ikasleak zirezte. Gaur, mozorro eguna omen zen lizeoan, baina bakarrak zizte mozorroturik. Aitor hasita hiruna bertsu zortziko handian.

Xumai Murua, Sustrai Colina 8ko txikia

Lagunak zirezte Sustrai eta Xumai. Gero eta lagun guttiago elkartzen zirezte larunbat gauetan ostatuan. Oraingoan biak bakarrik agertu zirezte. Sustrai hasita hiruna bertsu 8ko ttipian.

Sustrai Colina Bakarka, gaia emanda

Baigorriarra zira Sustrai. Azken errefuxiatua Baigorritik joan da. Irriño batekin agurtu zaitu.

Sustrai Colina, Miren Artetxe Kartzela

Sustrai eta Miren hegazkinetik jautzi egin berri duzue elgarri loturik, Sustrai Miren-ek oraintxe erran dautzu paraxüta ezin duela ideki. 3na bertsu 10eko ttipian, Sustrai hasita.

Larresoro

Eneritz Zabaleta, Sustrai Colina 8ko nagusia

Eneritz eta Sustrai Ikastolako besta taldeko kideak zizte. Antolatu duzuen ikusgarrirako afitxa prestatzean, dudan zizte euskara hutsean ala elebiduna egin behar duzuen. Eneritz hasita hiruna bertsu zortziko handian.

Sustrai Colina, Odei Barroso 8ko txikia

Sustrai taxi gidaria zira eta Odei besta egin duen gaztea. Goizeko hiruetan Odei taxian sartu da. Sustrai hasita hiruna bertsu 8ko ttipian.

Ramuntxo Christy, Sustrai Colina 10eko txikia

Ramuntxo eta Sustrai bikotea zirezte. Ramuntxo psikologoa zira eta egunero laneko kezkak etxerat ekartzen dituzu. Afaltzen ari zireztela, gaur ere, Ramuntxok ez diozu Sustrairi hitzik atera. Sustrai hasita hiruna bertsu zortziko ttipian.

Sustrai Colina Kartzela

Sustrai huna zure puntuak:
Asteburua usu laburregia da.
Astelehena beti da egun gogorra.
Hau duzu Sustrai bi bertsu nahi duzun neurri eta doinuan osatzeko gaia:
Telefonoa jo ta jo ari zauzu, ez duzu erantzuten.

Baiona

Sustrai Colina, Amets Arzallus 8ko nagusia

Sustrai eta Amets: Zuen herrian ibilki zirezte, Lehen Mundu Gerlako hilen monumentuaren parean gelditu zirezte. Sustrai hasita, 3na bertsu 8ko haundian.

Sustrai Colina, Miren Artetxe 8ko txikia

Miren, etxean telefono eta internet ezin erabiliz egon zira hilabete batez. Berriz ere, hornitzailearen magasinerat joan zira laguntza tekniko eske. 40 minutaz beha egon eta, Sustrai saltzaileak errezebitu zitu. Miren hasita, hiruna bertsu zortziko ttipian.

Sustrai Colina Puntuari erantzunak

Helep-ak sortu ditu milaka iritzi.
Lehen hamar elkargo gaur egun bakarra.
Ba ote da dirurik euskararendako?

Odei Barroso, Sustrai Colina 10eko txikia

Odei eta Sustrai: Bikotea zirezte. Lan militanteak denbora ainitz hartzen dauzue. Asteburua elgarrekin pasatzeko libratua zinuten, bainan Odei oraintxe jakin duzu bilkura baterat deitua zirela larunbatean. Odei hasita, 3na bertsu 10eko ttipian.

Sustrai Colina Kartzela

Huna Sustrai 3 bertsu doinu eta neurri librean kantatzeko gaia: Lehen aldikotz bakarrik joan zira bakantzetarat. Lehen eguna bukatzen ari zauzu.

Sustrai Colina, Amets Arzallus Sei puntuko motza

Amets eta Sustrai, adineko pertsonak zirezte igerilekuan, zuen tatuageri begira. 3na bertsu 6ko motzean, Amets hasita.

Sustrai Colina, Amets Arzallus 8ko txikia

Sustrai Hillary Clinton zira, eta Amets, Donald Trump. Hauteskundeetako emaitzak atera berri dira eta ohi den bezala, Clinton, Trump telefonoz deitu duzu. 3na bertsu 8ko ttipian, Colina Hillary hasita.

Sustrai Colina Kartzela

Huna Sustrai 3 bertsu nahi duzun doinu ta neurrian osatzeko gaia: Amildegia senditu duzu aitzinean. Jauzi egitea deliberatu duzu.

 

Twitter ikonoa fb email