Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Maddi Sarasua

Ikaslea da. 11 urterekin hasi zen bertsu-eskolan, Uztaritzeko ikastolan. Baiona lizeoko bertsu-eskolan ibili zen, gaur egun Gazteizen da ikasketak egiten. 2012ko Xilaba xapelketan laugarren egin zuen, eta ondoren Txapelketa Nagusian lehen aldiz parte hartu zuen. Hau bere hirugarren XILABA xapelketa da.
Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Muskildi

Xumai Murua, Maddi Sarasua 8ko nagusia

Xumai eta Maddi Muskildiko besta komiteko kideak zizte; urteetan zehar, geroz eta jende guttiago heldu zaizue herriko bestetara, eta ondorioz, Xumai herriko pestak gelditu nahi dituzu. Zuk Maddi, berriz, atxiki. Xumai hasita hiruna bertsu zortziko handian.

Maddi Sarasua, Battitt Crouspeyre 8ko txikia

Maddi eta Battitt berrikitan aita izan zizte eta aitatasun opor egunak hartu dituzue. Zuk, Maddi haurrarekin ta amarekin egoteko, zuk Battitt ihizi garaiaz gozatzeko. Maddi hasita hiruna bertsu zortziko ttipian.

Maddi Sarasua Puntuari erantzunak eta hitza

Egunkaria hartzen duzun bakoitzean.
Berri pozgarriren bat bertan ba al dago?
Hitza: Arbela

Ortzi Idoate, Maddi Sarasua Kopla handia

Senar-emazteak zizte Ortzi eta Maddi. Ortzi senarra eta Maddi emaztea. Ortzi erretretan sartu zirenetik, egunero janaria prestatzen duzu Maddi lanetik sartzen denerako. Gaur 9. eguna da, eta aitzineko egunetan bezala arroltze moleta prestatu duzu. Maddi emaztea hasita, 4-na kopla, kopla haundian.

Izturitze

Maddi Sarasua, Maddalen Arzallus 8ko nagusia

Zuek biak adixkideak zizte. Maider lagunak hala erran dizue: hemendik goiti dei nazazue Patxi, otoi. Aspaldidanik mutiko senditzen naiz. Maddi hasita hiruna bertsu zortziko handian.

Maddi Sarasua, Eneritz Zabaleta 8ko txikia

Eneritz, Maddi ama xahartuari etxean zuekin bizitzea proposatu diozu. Maddik zaharretxera joatea nahiago du. Eneritz hasita hiruna bertsu 8ko ttipian.

Maddi Sarasua Bakarka, gaia emanda

Laneko presioak gainan hartzen dizula ohartu zira Maddi, zerbait egin behar duzula seditzen duzu.

Ramuntxo Christy, Maddi Sarasua Kartzela

Homosapiensak zirezte Ramuntxo eta Maddi. Maddi, Ramuntxok harpearen apainketa hobetzea proposatu dizu. Ramuntxo hasita, hiruna bertsu hamarreko ttipian.

Aiziritze

Maddi Sarasua, Amets Arzallus 8ko nagusia

Maddi eta Amets erizainak zirezte. Eri batek bizitzari bukaera duina emaiten laguntzea galdegin dizue. Maddi hasita hiruna bertsu zortziko handian.

Nahia Sasco, Maddi Sarasua 8ko txikia

Etxea alokatzeko gezurrezko argazkiak ezarri dituzu interneten Maddi, oraintxe heldu zaizu Nahia bi asteren pasatzera. Nahia hasita hiruna bertsu zortziko ttipian.

Miren Artetxe, Maddi Sarasua 10eko txikia

Miren nerabea zira, Maddi ama atxeman duzu zure ganbaran zure mugikorra eskutan. Miren hasita hiruna bertsu hamarreko ttipian.

Maddi Sarasua Kartzela

Maddi huna zure puntuak:
Ikastolan ikasle ona ote zinen.
Gogoan al daukazu lehen nota txarra.
Hau duzu bi bertsu nahi duzun neurri eta doinuan osatzeko gaia: Azkenean fini duzu eguna Maddi; kanapean etzana zira, goxoan. Zure momentua da.

 

Twitter ikonoa fb email