Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Egoitz Zelaia

Hendaiarra, 1982ko azaroaren 24an jaio zen Donibane Lohizunen. Euskal Ikasketak kurtsatua, bertsu-eskoletako irakasle bezala dabil. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Ikerkuntza arduraduna izan da, eta egun Bertsularien Lagunak elkarteko Ikerkuntza arduraduna da. Hernandorena eta Bagare bezalako sariketetan finalista izan da. Xilaban hau du 4. parte-hartzea.
Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Donibane Lohizune

Egoitz Zelaia, Amets Arzallus 8ko nagusia

Egoitz, agentzia inmobiliario batean lan egiten duzu. Amets heldu zaizu bere etxea saltzera. Baldintzak finkatzen ari zaizte. Egoitz hasita hiruna bertsu zortziko handian.

Miren Artetxe, Egoitz Zelaia 8ko txikia

Miren Donibaneko haurzaindegi batean lan egiten duzu. Gaur Egoitz zuzendariak aurkezten dautzu bere proiektua, haurzaindegia hetsi eta zaharrendako aktibitateak proposatzea. Miren hasita hiruna bertsu zortziko ttipian.

Egoitz Zelaia Puntuari erantzunak eta hitza

Kolore ederrena zein da zuretako?
Gorria odola ta ferdea pentzea?
Hitza: Izarra

Nahia Sasco, Egoitz Zelaia Kopla handia

Nahia, Egoitz ohekideak goizeko 3-etan atzarri zaitu, muztikak hiltzen laguntzeko. Nahia hasita, 4-na kopla kopla haundian.

Baigorri

Miren Artetxe, Egoitz Zelaia 8ko nagusia

Kolonbiarrak zirezte, aspaldian Euskal Herrin bizi. Sorterrirat itzultzeko dudan zirezte. Miren hasita hiruna bertsu zortziko handian.

Egoitz Zelaia, Aitor Servier 8ko txikia

Egoitz, Aitorrek oreinen oihuak entzutera eraman zaitu Ezterenzubi aldera. Ilunpean gordeak zirezte, oreinen entzuteko prest. Egoitz hasita hiruna bertsu zortziko ttipian.

Egoitz Zelaia Bakarka, gaia emanda

Artista zira. Gaur ere, sustengu gaualdi batean aritzeko deitu zaituzte.

Egoitz Zelaia, Odei Barroso Kartzela

Odei eta Egoitz hegazkinetik jautzi egin berri duzue elgarri loturik, Odei, Egoitz-ek oraintxe erran dautzu paraxüta ezin duela ideki. 3na bertsu 10eko ttipian, Odei hasita.

Aiziritze

Egoitz Zelaia, Nahia Sasco 8ko nagusia

Egoitz eta Nahia emazteak zizte. Prentsaurreko batean parte hartzea galdegin dizuete, emazteak zireztelako. Egoitz hasita hiruna bertsu zortziko handian.

Miren Artetxe, Egoitz Zelaia 8ko txikia

Miren eta Egoitz laborariak zirezte, familiako etxaldean elgarrekin instalatuak. Besta egiten ari zireztela, deizteko tenorea jina zauzuela ohartu zizte. Miren hasita hiruna bertsu 8ko ttipian.

Maddalen Arzallus, Egoitz Zelaia 10eko txikia

Maddalen eta Egoitz Amikuzeko bi hautetsi zirezte. Zuen ellkargoko kesan dirua gelditzen dela eta, zuk Egoitz nahi duzu hustu helep jin aitzin ; zuk Maddalen helepa eraikitzeko baliatzen ahal dela uste duzu. Egoitz hasita hiruna bertsu hamarreko ttipian.

Egoitz Zelaia Kartzela

Egoitz huna zure puntuak:
Ikastolan ikasle ona ote zinen.
Gogoan al daukazu lehen nota txarra.
Hau duzu bi bertsu nahi duzun neurri eta doinuan osatzeko gaia: Azkenean fini duzu eguna Egoitz; kanapean etzana zira, goxoan. Zure momentua da.

 

Twitter ikonoa fb email