Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Aitor Servier

Azkaindarra da eta 19 urte ditu. Donibane-Lohizuneko ikastolako bertsu-eskolan hasi zen 9 urterekin. Hendaiako eta Etxepareko bertsu-eskoletatik igaro ondotik, gaur egun Larraldeako bertsu-eskolan dabil. Eskolarteko xapelketan eta gazte sariketetan hainbat aldiz parte-hartu eta sari batzuk jaso ditu. Bigarren aldiz hartuko du parte Xilaba xapelketan.
Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Muskildi

Aitor Servier, Eneritz Zabaleta 8ko nagusia

Aitor Ikastolan arizan zara 30 urtez lanean ; ekainean hartu zinuen erretreta. Irailean, Eneritz zure semea ber ikastolan hasi da lanean. Aitor hasita hiruna bertsu zortziko handian.

Ortzi Idoate, Aitor Servier 8ko txikia

Ortzi eta Aitor bakantzetara elkarrekin joan zizte : lehen tragoa hartzen ari ziztela, Aitorrek sudokuak atera ditu. Ortzi hasita hiruna bertsu zortziko ttipian.

Aitor Servier Puntuari erantzunak eta hitza

Zertan dabil gaur egun politikaria?
Sinesten ote duzu haiek diotena?
Hitza: Axala

Aitor Servier, Xumai Murua Kopla handia

Lagunak zizte Aitor eta Xumai. Bihar eztei batera gomit zizte. Oraino ez dituzue zuen jantziak hautatu. Bezpera da, arratsaldeko 6ak, eta jantzi dendara sartu berriak zizte. Aitor hasita, 4-na kopla, kopla haundian.

Baigorri

Aitor Servier, Sustrai Colina 8ko nagusia

Aitor eta Sustrai ikasleak zirezte. Gaur, mozorro eguna omen zen lizeoan, baina bakarrak zizte mozorroturik. Aitor hasita hiruna bertsu zortziko handian.

Egoitz Zelaia, Aitor Servier 8ko txikia

Egoitz, Aitorrek oreinen oihuak entzutera eraman zaitu Ezterenzubi aldera. Ilunpean gordeak zirezte, oreinen entzuteko prest. Egoitz hasita hiruna bertsu zortziko ttipian.

Aitor Servier Bakarka, gaia emanda

Hiru urtez langabezian egon ondotik, gaur duzu lehen lan eguna Aitor.

Aitor Servier, Xumai Murua Kartzela

Aitor eta Xumai hegazkinetik jautzi egin berri duzue elgarri loturik, Aitor, Xumaik oraintxe erran dautzu paraxüta ezin duela ideki. 3na bertsu 10eko ttipian, Aitor hasita.

Larresoro

Aitor Servier, Ramuntxo Christy 8ko nagusia

Aitor eta Ramuntxo Ameriketako Estatu Batuetako berdintasunaren aldeko bi militante zirezte. Gaur ere karrikara atera zizte, poliziak beltz bat tiroz hil duelako. Aitor hasita hiruna bertsu zortziko handian.

Aitor Servier, Xumai Murua 8ko txikia

Xumai onddoketarat abiatu zira zure leku sekretuenetarat. Gaur ohartu zira Aitor gibeletik segika duzula. Xumai hasita hiruna bertsu 8ko ttipian.

Odei Barroso, Aitor Servier 10eko txikia

Odei hauteskundeetako kanpainan karraskan lanean aritu zira partidu politiko baten alde. Aitor semeak hemezortzi urte bete berri ditu, eta erran dizu ez duela bozkatuko. Odei hasita hiruna bertsu hamarreko ttipian.

Aitor Servier Kartzela

Aitor huna zure puntuak:
Asteburua usu laburregia da.
Astelehena beti da egun gogorra.
Hau duzu Aitor bi bertsu nahi duzun neurri eta doinuan osatzeko gaia:
Telefonoa jo ta jo ari zauzu, ez duzu erantzuten.

 

Twitter ikonoa fb email