Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Abian da V. Xilaba Bertsulari Xapelketa

2016/09/12
Irailaren 24an Donibane Lohizunen hasiko da Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko V. Bertsulari Xapelketa. Azaroaren 12an jokatuko da finala.

Hamabost bertsularik hartuko dute parte Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko V. Bertsulari Xapelketan. Irailaren 24an Donibane Lohizunen hasi eta bi kanporaketa eta lau finalaurreko jokatu ostean Baionan izanen da finala azaroaren 12an.

Gaur aurkeztu da Xapelketa Senpereko Larraldea etxean. Bertan izan dira Joana Itzaina, Bertsularien Lagunak elkarteko lehendakaria eta Marikarmen Albizu, Bertsularien Lagunak elkarteko eragilea, biak antolatzaile taldeko kideak.