Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Nafarroa

Bertsoaldiak

Irurtzun, otsailak 8

Iban Garro Alzuri, Julio Soto Ezkurdia 8ko nagusia

Lagunak zarete. Zuen bikotekideekin utzi berri duzue. Beste harreman berri bat hasteari buruz solasean ari zarete.

Julio Soto Ezkurdia, Julen Zelaieta Iriarte 10eko txikia

Europan zehar lanean zabiltzaten bi kamioi gidari zarete. Zu Julio, zure etxea faltan botatzen hasi zara. Zu Julen gustura zaude.

Julio Soto Ezkurdia Bakarka, gaia emanda

Biluzik zaude ispilu aurrean. Irribarrea atera zaizu.

Berriozar, martxoak 7

Julio Soto Ezkurdia, Alazne Untxalo Erregerena 8ko nagusia

Anai-arreba nerabeak dira Julio eta Alazne. Kezkatuta daude beraien gurasoak edozer gauzengatik eztabaidan ikusten dituztelako.

Eneko Fernandez Maritxalar, Julio Soto Ezkurdia 8ko txikia

Enekori, Julio lagunak berak egindako margolan bat oparitu dio. Eskutan hartu eta zein aldetara den ere asmatu ezinik dabil.

Julio Soto Ezkurdia, Sarai Robles Vitas 10eko txikia

25 urteko bi gazte dira eta duela gutxi hasi dira lanean. Juliok pentsio plan bat zabaldu du banketxean. Saraik ordea ez du hori egiteko asmorik.

Julio Soto Ezkurdia Puntuari erantzunak

Geroz eta emakume / gehiago oholtzan
Parekidea al da / gure gizartea

Julio Soto Ezkurdia Bakarka, gaia emanda

Telebista kameren helburu bihurtu zara.

Elizondo, martxoak 28

Julio Soto Ezkurdia, Eneko Lazkoz Martinez 8ko nagusia

Europa ekialdeko zuen herrialdetik ustezko lan eskaintza batekin atera zineten. Prostituzio sare batentzako lan egitera behartzen zaituztete geroztik.

Oskar Estanga Ezkurdia, Julio Soto Ezkurdia 8ko txikia

Aita-semeak zarete. Zu Oskar aita, Punk talde bateko partaide izan zinen. Julio, zure semea, musika klasikoa jotzen duen talde bat sortzen ari da. Berarekin jotzeko eskatu dizu.

Julio Soto Ezkurdia, Xabier Terreros Gartzia "Terre" 10eko txikia

Adineko bikotea zarete. Julio zure pasioa irakurtzea da. Itsu gelditzen ari zara eta jada ezin irakurri zabiltza. Xabier bikotekidea, irakurtzen ikasten hasi da zuri irakurri ahal izateko.

Julio Soto Ezkurdia Bakarka, gaia emanda

Kirolaria zara. Hiru Paraolimpiadetan urrezko dominak lortu dituzu. Hala ere, patrozinatzaile bila zabiltza.

Xabier Terreros Gartzia "Terre", Julio Soto Ezkurdia Sei puntuko motza

Asterix eta Obelix zarete. Zu Xabier Asterix eta zu Julio Obelix. Euskaldunekin enpatia berezia duzuela eta, prozesuan laguntzeko asmotan etorri zarete Euskal Herrira.

Julio Soto Ezkurdia Bakarka, gaia emanda

Hirurogeita hamar urteko emakumea zara. Gaur lehendabiziko aldiz masturbatu zara.

Julio Soto Ezkurdia Bukaerako agurra

 

Twitter ikonoa fb