Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Nafarroa

Irurtzunen Julio Soto izan da irabazle

2015/02/09
Irurtzungo final-laurdena irabazita, Berriozarko finalaurrekora sailkatzea lortu du Sotok. Sailkapenean atzetik geratu dira hurrenez hurren, Julen Zelaieta, Migel Mari Elosegi "Luze", Alazne Untxalo, Kotte Plaza eta Iban Garro.

Igandean Irurtzunen jokatutako bigarren final-laurdenak segida bikaina eman dio Txapelketari. Sarrera guztiak aldez aurretik salduta, 150 bertsozalek Kultur Etxea bete eta adi segidu zuten saioa. Irurtzungo Atakondoa ikastetxeko ikasleek hasierako agurra kantatu ostean ekin zioten sei bertsolariek saio puntuagarriari eta azkenean puntu gehien batuta, Julio Sotok lortu zuen finalaurrekoetarako txartela.

Honakoa izan zen puntuazioa:

BertsolariaPuntuazioa
Julio Soto 262,5 puntu
Julen Zelaieta 240 puntu
Migel Mari Elosegi "Luze" 239 puntu
Alazne Untxalo 236 puntu
Kotte Plaza 235 puntu
Iban Garro 226 puntu

Sotorekin batera, oso maila paretsuan ibili ziren bertsolariek, gainontzeko saioetako puntuazioen arabera lortuko dute finalaurrekoetara sailkatzea.

 

Hurrengo final-laurdena otsailaren 15ean, Zubirin

Beste sei bertsolari igoko dira oholtzara hirugarren final-laurdenean: Oskar Estanga, Saioa Alkaiza, Sarai Robles, Joseba Beltza, Amaia Elizagoien eta Aimar Karrika. Hitzordua Zubiriko Gautxori jatetxean izango da, arratsaldeko 17:30ean. Sarrerak aldez aurretik jatetxean bertan eros daitezke edo www.bertsosarrerak.eus atarian.