Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Martxan dago Bizkaiko Taldekakoa

2017/02/13
30 taldek parte hartuko dute lehenengo fasean; ekainaren 3an jokatuko da finala.

Bizkaiko Taldekakoa martxan dago jadanik. Lehenengo fasean 30 taldek parte hartuko dute, eta hiru talde helduko dira ekainaren 3an jokatuko den finalera.

Seiko parte hartzaileko taldeak (edo gehiagokoak) izango dira: hiru bertsolari, epaile bat, gai-jartzaile bat eta laguntzaile batez osatuko dira. Hiru talderen artean jokatuko dira saioak, eta batek egingo du aurrera, hurrengo fasea jokatzeko.

Taldekakoaren helburua nagusia Bizkaiko oinarria indartzea da, eskualde eta bertso eskolen arteko elkargune ludiko bat sustatzea.

Parte hartzaileen perfila anitza da oso: 200 lagunetik gora batu ditu ekimen berri honek, eta horien artean daude oso gazteak direnak, beteranoak, aspaldi bertsotik aparte ibili direnak, hasiberriak, taldean Elkarteko lehendakari ohiak, Bizkaiko Txapeldunak, Txapelketetan parte hartu dutenak, edo sekula parte hartu ez dutenak. Helburua aniztasun hori lortzea zen, eta lortu da. Gainera, Bizkaiko eskualde guztietako taldeak daude, eta hori ere azpimarratzekoa da aniztasunari dagokionez.

Ekimen berriaren irudia Malen Amenabar Larrañaga bertsolari eta ilustratzaileak egin du. Berak ere parte hartuko du Taldekakoan.

Gozatu Taldekakoaz!