Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Hastera doa Bizkaiko Taldekakoaren 2. fasea

2017/05/16
Taldekakoaren bigarren faseak 3 kanporaketa izango ditu, eta kanporaketa bakoitzeko irabazleak izango dira lehenengo edizio honetako finalistak

Bizkaiko Taldekako Txapelketa badoa aurrera, eta maiatzean zehar, bigarren faseko 3 kanporaketak jokatu dira. Kanporaketa bakoitzeko irabazlea, ekainaren 3an, Markina-Xemeinen, jokatuko den finalera sailkatuko da.

  • Maiatzak 19, Berrizen, 19:00etan hasita:
    • Tire!
    • Koipelustre´s
    • Leioatik begira
  • Maiatzak 20, Ispaster eta Bedarun, arratsaldean:
    • Iurretako bertso Taldie
    • El Consorcio
    • Santutxuko Bertso Eskola
    • Ipiztar
  • Maiatzak 26, Bermeon, iluntzean:
    • Akerbeltzen antxumak
    • Itallen
    • Buruz buru

Finalerako bazkari txartelak salgai daude dagoeneko (www.bertsosarrek.eus). Sorpresaz betetako eguna izango da. Eskolartekoa goizean, bazkaria eta bazkal ostean Taldekako finala. Eguna borobiltzeko Joxparekin erromeria. Txosna, afal orduan bokadilloak... Hartu txartela!!!