Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

Peru Abarrategi Sarrionaindia

Aramaioko bertsolaria. 2008an Aramaioko Bertso-eskolan ikasle, Idoia Beitia eta Garazi Eriz irakasle zituela. Arabako Eskolarteko Txapelduna 2013an eta 2014an. 2013ko Arabako Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen lehendabiziko aldiz. Kuadrilla artekoan Aramaioko taldearen partaide. Hala Bedi irratiko Bertxoko esataria. Bertso udaleku eta bertso-eskolako irakaslea da.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Langraiz, otsailak 5

Peru Abarrategi Sarrionaindia Hasierako agurra
Felipe Zelaieta Txurruka, Peru Abarrategi Sarrionaindia 8ko nagusia

Aita eta semea dira. Felipek, haur zela bulling-a jasan zuen, orain bere seme Peru nerabea, ikusi du nola bere gelako bati iseka egiten dion. Etxera heldu berri dira eta berarekin hitz egitea erabaki du Felipek.

Zigor Enbeita Zugadi, Peru Abarrategi Sarrionaindia 8ko txikia

Peru eta Zigor bi lagun dira. Odola emateko kanpaina abian jarri dute beraien auzoan. Ez dute sekula eman baina beraien gurasoek behin eta berriro esan dietelako etorri dira odola ematera. Urduri eta beldurtuta daude biak itxaron gelan.

Peru Abarrategi Sarrionaindia, Asier Rubio Hidalgo 10eko txikia

Hanka apurtuta dute biek, bajan daude. Asierrek etxetik ia atera gabe darama astebete, Peruk kalean pasatzen du egun osoa. Asier, gaur Peruk deitu du trago bat hartzera gonbidatuz.

Peru Abarrategi Sarrionaindia Puntuari erantzunak

1. Supermerkatuetan mila elikagai, 2. Aukera asko baina kalitate falta,

Peru Abarrategi Sarrionaindia Bakarka, gaia emanda

Une hori iristen den bakoitzean jartzen duzu aitzakiaren bat.

Peru Abarrategi Sarrionaindia Bukaerako agurra

Legutio, martxoak 4

Peru Abarrategi Sarrionaindia Hasierako agurra
Peru Abarrategi Sarrionaindia, Manex Agirre Arriolabengoa 10eko nagusia

Peruk, Manex bere laguna hil dela irakurri du sare sozialetan eta tristuraz agur aipu bat idatzi du berak ere. Manexek deitu dio orain, bizirik dagoela eta hori nondik atera duen galdezka.

Felipe Zelaieta Txurruka, Peru Abarrategi Sarrionaindia 8ko txikia

Larunbat gaua da eta taberna batean daude nor bere lagun koadrilarekin. Felipe bere lagunekin hizketan dabilela, Peru dantzan dabil bere aldamenean eta halako batean, tragoa gainera bota dio.

Jon Ruiz de Pinedo Lekuona, Peru Abarrategi Sarrionaindia 10eko txikia

Jon eta Peru gurasoak dira. Gaur beraien alabak artelan erakusketa bat jarri du eta inauguraziora joan dira. Ez dute obra bat bera ere ulertzen. Laster azalduko da beraien alaba.

Peru Abarrategi Sarrionaindia Puntuari erantzunak

1. GEHIEGI AMESTEA KALTEGARRIA DA, 2. UME IRUDIMENA GALTZEN DUGUNEAN, 3. IZERDITAN ESNATU AL ZARA SEKULA?

Peru Abarrategi Sarrionaindia Kartzela

Ez zenuen amets horretatik esnatu nahi, baina esnatu egin zara.

Peru Abarrategi Sarrionaindia Hasierako agurra