Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Ramuntxo Christy

Aiherran sortua, egun Amikuzen bizi da. Gaztetik senditzen zuen bertsu zaletasuna garatu du bertan, Mauleko bertsu-eskolan sartuz 2005an, eta Xiberoko Bertsu Ekartearen ardura eramanez. Euskal irratietan Punttuka bertsularitzari buruzko irratsaioa animatu du Xan Alkhatekin. XILABA xapelketan parte-hartzen du 2010a geroztik. Ofizioz mekanika injenidore.
Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Donibane Lohizune

Ramuntxo Christy, Nahia Sasco 8ko nagusia

Ramuntxo eta Nahia erakasle gazteak zirezte. Ramuntxo, munduan zehar ibili nahi duzu eskolarik ez duten haurreri klaseak emaiten. Nahia berriz, zure herriko eskolan hasi zira lanean. Ramuntxo hasita hiruna bertsu zortziko handian.

Ramuntxo Christy, Amets Arzallus 8ko txikia

Ramuntxo, Ametsek erran dizu aspaldidanik bisioneak badituela etorkizunari buruz. Zuk egundaino ez duzu batere sinetsi. Amets hasita hiruna bertsu zortziko ttipian.

Ramuntxo Christy Puntuari erantzunak eta hitza

Osasungarria da irri egitea.
Nigar egiten ere ikasi behar da.
Hitza: Karrika

Kerman Diaz, Ramuntxo Christy Kopla handia

Ramuntxo, Kerman zergetako inspektoreak hitz ordua eman dautzu : bulegoan sartu zira eta ikusi duzu sekulako karpeta duela zure izenarekin. Ramuntxo hasita, 4-na kopla, kopla haundian.

Izturitze

Ramuntxo Christy, Eneritz Zabaleta 8ko nagusia

Lagunak zizte Ramuntxo eta Eneritz. Lana utzi eta elkarrekin etxalde baten hartzea erabaki duzue. Proiektua zehazten ari zizte. Ramuntxo hasita hiruna bertsu zortziko handian.

Amets Arzallus, Ramuntxo Christy 8ko txikia

Ioga irakaslea zira Amets. Ramuntxo kexu gorrian jin zauzu, zure kurtsoetan hasi denetik bizkarreko minak dituela erranez. Amets hasita hiruna bertsu zortziko ttipian.

Ramuntxo Christy Bakarka, gaia emanda

Ramuntxo, bularreko minbiziaren kontrako kanpaina batean biluzirik argazkitan ateratzea galdegin dizute. Erantzunaren beha dira.

Maddi Sarasua, Ramuntxo Christy Kartzela

Homosapiensak zirezte Ramuntxo eta Maddi. Maddi, Ramuntxok harpearen apainketa hobetzea proposatu dizu. Ramuntxo hasita, hiruna bertsu hamarreko ttipian.

Larresoro

Aitor Servier, Ramuntxo Christy 8ko nagusia

Aitor eta Ramuntxo Ameriketako Estatu Batuetako berdintasunaren aldeko bi militante zirezte. Gaur ere karrikara atera zizte, poliziak beltz bat tiroz hil duelako. Aitor hasita hiruna bertsu zortziko handian.

Ramuntxo Christy, Eneritz Zabaleta 8ko txikia

Ramuntxo merkatuan biskotxak saltzen dituzu. Zazpigarren aldikotz Eneritz zati bat jastatzera hurbildu zauzu. Ramuntxo hasita hiruna bertsu 8ko ttipian.

Ramuntxo Christy, Sustrai Colina 10eko txikia

Ramuntxo eta Sustrai bikotea zirezte. Ramuntxo psikologoa zira eta egunero laneko kezkak etxerat ekartzen dituzu. Afaltzen ari zireztela, gaur ere, Ramuntxok ez diozu Sustrairi hitzik atera. Sustrai hasita hiruna bertsu zortziko ttipian.

Ramuntxo Christy Kartzela

Ramuntxo huna zure puntuak:
Asteburua usu laburregia da.
Astelehena beti da egun gogorra.
Hau duzu Ramuntxo bi bertsu nahi duzun neurri eta doinuan osatzeko gaia:
Telefonoa jo ta jo ari zauzu, ez duzu erantzuten.