Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Nahia Sasco

Lekuinekoa da eta 18urte ditu. 9urterekin hasi zen bere herriko bertsu-eskolan, ondotik Kanbo eta Baionako bertsu-eskoletan ibili aitzin. Eskolarteko xapelketan parte hartu izan du azken urte horietan eta aurten, lehen aldiz kantatuko  du Xilaba xapelketan.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Donibane Lohizune

Ramuntxo Christy, Nahia Sasco 8ko nagusia

Ramuntxo eta Nahia erakasle gazteak zirezte. Ramuntxo, munduan zehar ibili nahi duzu eskolarik ez duten haurreri klaseak emaiten. Nahia berriz, zure herriko eskolan hasi zira lanean. Ramuntxo hasita hiruna bertsu zortziko handian.

Nahia Sasco, Kerman Diaz 8ko txikia

Nahia eta Kerman, adixkideak zaizte bidaian. Bidaiako 10garren eguna da, eta Nahia ohartu zira Kermanek lehen egunetik den-dena Facebooken partekatzen duela. Nahia hasita hiruna bertsu zortziko ttipian.

Nahia Sasco Puntuari erantzunak eta hitza

Mendira ote zoaz asteburuetan?
Ta zer bilatzen duzu hara joaitean?
Hitza: Mihisea

Nahia Sasco, Egoitz Zelaia Kopla handia

Nahia, Egoitz ohekideak goizeko 3-etan atzarri zaitu, muztikak hiltzen laguntzeko. Nahia hasita, 4-na kopla kopla haundian.

Izturitze

Nahia Sasco, Amets Arzallus 8ko nagusia

Nahia eta Amets haurzaroan partekatzen zinuten logela husten ari zirezte. Nahia hasita hiruna bertsu zortziko handian.

Nahia Sasco, Maddalen Arzallus 8ko txikia

Auzoak zizte Maddalen eta Nahia. Nahiak bi ahuntz erosi ditu etxe ingurua garbitzeko. Gaur, Maddalen, ahuntzak zure baratzean atxeman dituzu. Maddalen hasita hiruna bertsu zortziko ttipian.

Nahia Sasco Bakarka, gaia emanda

Nahia pilotaría zira. Gaur jokatu duzu zure ibilbideko azken partida. Publikoak txaloka agurtu zaitu.

Eneritz Zabaleta, Nahia Sasco Kartzela

Homosapiensak zirezte Eneritz eta Nahia. Nahia, Eneritzek harpearen apainketa hobetzea proposatu dizu. Eneritz hasita, hiruna bertsu hamarreko ttipian.

Aiziritze

Egoitz Zelaia, Nahia Sasco 8ko nagusia

Egoitz eta Nahia emazteak zizte. Prentsaurreko batean parte hartzea galdegin dizuete, emazteak zireztelako. Egoitz hasita hiruna bertsu zortziko handian.

Nahia Sasco, Maddi Sarasua 8ko txikia

Etxea alokatzeko gezurrezko argazkiak ezarri dituzu interneten Maddi, oraintxe heldu zaizu Nahia bi asteren pasatzera. Nahia hasita hiruna bertsu zortziko ttipian.

Nahia Sasco, Amets Arzallus 10eko txikia

Nahia eta Amets elgarrekin bizitzen hasi berriak zirezte. Nahia, Ametsek telebistarik gabe bizi nahi duela erran dizu. Nahia hasita hiruna bertsu hamarreko ttipian.

Nahia Sasco Kartzela

Nahia huna zure puntuak:
Ikastolan ikasle ona ote zinen.
Gogoan al daukazu lehen nota txarra.
Hau duzu bi bertsu nahi duzun neurri eta doinuan osatzeko gaia: Azkenean fini duzu eguna Nahia; kanapean etzana zira, goxoan. Zure momentua da.