Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Miren Artetxe

Lasarten jaio zen 1985. urtean, eta haurra zela joan zen Hendaiara bizitzera. Euskal Filologia egin zuen Gasteizen, eta Bartzelonan jarraitu zituen ikasketak. Bertso-eskoletan erakasle aritu izan da lanean. Txikitan eman zuen izena Hendaiako ikastolako bertsu-eskolan, eta geroztik bertsularitzak leku bat izan du beti bere bizitzan. Bi aldiz hartu du parte Txapelketa Nagusian, eta laugarren aldiz parte hartuko du Xilaban.
Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Donibane Lohizune

Miren Artetxe, Kerman Diaz 8ko nagusia

Kerman, Mirenen amatxi/aitatxiren etxean zira, haren ezkontzako 50 urteak ospatzeko. Kerman orain urtebete ezkondu zinen eta dibortziatzen ari zira. Elkarren ondoan jarriak zaizte mahainean. Kerman hasita hiruna bertsu zortziko handian.

Egoitz Zelaia, Miren Artetxe 8ko txikia

Miren Donibaneko haurzaindegi batean lan egiten duzu. Gaur Egoitz zuzendariak aurkezten dautzu bere proiektua, haurzaindegia hetsi eta zaharrendako aktibitateak proposatzea. Miren hasita hiruna bertsu zortziko ttipian.

Miren Artetxe Puntuari erantzunak eta hitza

Itsasoak goxatzen dizkigu bazterrak.
Udan ekartzen ditu turista ugari.
Hitza: Txartela

Miren Artetxe, Amets Arzallus Kopla handia

Zuk Amets duela 20 urte ideki zenuen Donibaneko lehen arno denda,Miren aste huntan ideki duzu karrikako 10garrena Ametsenaren parean. Miren hasita, 4-na kopla, kopla haundian.

Baigorri

Egoitz Zelaia, Miren Artetxe 8ko nagusia

Kolonbiarrak zirezte, aspaldian Euskal Herrin bizi. Sorterrirat itzultzeko dudan zirezte. Miren hasita hiruna bertsu zortziko handian.

Odei Barroso, Miren Artetxe 8ko txikia

Odei ametsetan hitz eginez iratzarri zira. Goizean, gosaltzean Mirenek ez dizu hitzik erraiten. Odei hasita hiruna bertsu zortziko ttipian.

Miren Artetxe Bakarka, gaia emanda

Miren, haurdun froga egin duzu eta emaitza goaitatzen ari zira: luzea da minutua.

Miren Artetxe, Sustrai Colina Kartzela

Sustrai eta Miren hegazkinetik jautzi egin berri duzue elgarri loturik, Sustrai Miren-ek oraintxe erran dautzu paraxüta ezin duela ideki. 3na bertsu 10eko ttipian, Sustrai hasita.

Aiziritze

Maddalen Arzallus, Miren Artetxe 8ko nagusia

Maddalen eta Miren Eskola bateko langileak zirezte: prefetak eraso terrorista bati aurre egiteko, sekuritate protokolo berria igorri dizue. Aplikatu edo ez eztabaidan ari zizte. Maddalen hasita hiruna bertsu zortziko handian.

Miren Artetxe, Egoitz Zelaia 8ko txikia

Miren eta Egoitz laborariak zirezte, familiako etxaldean elgarrekin instalatuak. Besta egiten ari zireztela, deizteko tenorea jina zauzuela ohartu zizte. Miren hasita hiruna bertsu 8ko ttipian.

Miren Artetxe, Maddi Sarasua 10eko txikia

Miren nerabea zira, Maddi ama atxeman duzu zure ganbaran zure mugikorra eskutan. Miren hasita hiruna bertsu hamarreko ttipian.

Miren Artetxe Kartzela

Miren huna zure puntuak:
Ikastolan ikasle ona ote zinen.
Gogoan al daukazu lehen nota txarra.
Hau duzu bi bertsu nahi duzun neurri eta doinuan osatzeko gaia: Azkenean fini duzu eguna Miren; kanapean etzana zira, goxoan. Zure momentua da.

Baiona

Odei Barroso, Miren Artetxe 8ko nagusia

Odei eta Miren: Ostatu bateko langileak zirezte. Gau huntan ere nagusiak saldu ez diren pintxoen botatzea galdegin dauzue. Odei hasita, 3na bertsu 8ko haundian.

Sustrai Colina, Miren Artetxe 8ko txikia

Miren, etxean telefono eta internet ezin erabiliz egon zira hilabete batez. Berriz ere, hornitzailearen magasinerat joan zira laguntza tekniko eske. 40 minutaz beha egon eta, Sustrai saltzaileak errezebitu zitu. Miren hasita, hiruna bertsu zortziko ttipian.

Miren Artetxe Puntuari erantzunak

Mattin omentzen dugu Xilaba honetan.
15 gazte heldu direla ondotik.
Orain nork ote dauka irriaren giltza?

Miren Artetxe, Maddalen Arzallus 10eko txikia

Miren eta Maddalen: Rom kanpaleku batean bizi zirezten nerabeak zirezte, 12 urtera arte ez zinezten eskolatuak izan. Lehen astea iragan berri duzue kolegioan eta zuk Miren, eskolan segitu nahi duzu; Maddalenek aldiz, ez du berriz itzuli nahi. Miren hasita, 3na bertsu 10eko ttipian.

Miren Artetxe Kartzela

Huna Miren 3 bertsu doinu eta neurri librean kantatzeko gaia: Lehen aldikotz bakarrik joan zira bakantzetarat. Lehen eguna bukatzen ari zauzu.