Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Maindi Murua Berra

Familiaren bertsu giroak bertsulari izatera eragin zion, Donibane Lohizuneko ikastolan bertsu eskola bat ideki zenean, izena eman zuen. Ernest Alkhat eta Karlos Aizpurua izan zituen bertsu erakasle.
Zortzi urtez segidan bertsu udalekuetara joan zen. Arkitekto ikasketak segitu zituen Bordalen. Egun Baionan bizi da.
2011. urtean, Hernandorena saria irabazi zuen. Hirugarren aldiz parte hartuko du XILABAn.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Urriak 9 - Gabadi

Maindi Murua Berra, Amets Arzallus Antia 8ko nagusia

Maindi eta Amets irratiko esatari izan zarete 40 urtez, gaur duzue laneko azken eguna. Biak antenan zirezte. Maindi hasita, 3na bertsu 8ko handian.

Maindi Murua Berra, Odei Barroso Gomila 8ko txikia

Antzerki berri batendako errepikak hasiko dituzue Odei eta Maindi. Odei, Maindi taula zuzendariak egin duen errola banaketarekin ez zira ados. Odei hasita, 3na bertsu 8ko ttipian.

Johaine Sarraillet, Maindi Murua Berra 10eko txikia

Joaine eta Maindi bikotea zirezte. Eguneko egin behar guziak bukatu dituzue eta Maindi, beti telefonoari lotua zira. Joaine kanapean zain duzu. Joaine hasita, 3na bertsu 10eko ttipian.

Maindi Murua Berra Kartzela

Huna zoin duzun bi bertsu, gehienez 10eko haundian kantatzeko gaia: Ttipitandik norbaitekin maitemindua zira. Pertsona hori kurutzatu duzu eta berrikitan berexi dela erran dizu.

Urriak 30 - Izpura

Maindi Murua Berra Hasierako agurra
Gillen Hiribarren, Maindi Murua Berra 8ko nagusia

Gillen eta Maindi. - Zonbeit urtez elgarrekin ezkonduak izan ondotik berexteko erabakia hartu duzue. Orain dakotezue haurreri horren berri eman behar. Gillen hasita 3na bertsu 8ko haundian.

Maindi Murua Berra, Egoitz Zelaia 8ko txikia
Maindi eta Egoitz psikiatraren itxarongelan zirezte. Pixka bat kalakan ari izan eta ohartu zirezte biek hitz ordua tenore berean duzuela. Maindi hasita, 3na bertsu 8ko ttipian.
Maindi Murua Berra, Patxi Iriart Hiribarren 10eko txikia
Maindi eta Patxi Lizeoan ikasle izan zinezten elgarrekin. Patxik, bi hamarkada pasa ditu preso eta Maindi, gaur elkartu zira harekin lehen aldikotz presondegitik atera denetik, kafe baten inguruan. Maindi hasita 3na bertsu 10eko ttipian.
Maindi Murua Berra Kartzela

Hauek dituzu puntuak: 1) Ospitaletan dute egoera txarra… 2) Erizaina ote da errespetatua?

Maindi Murua Berra Kartzela

Huna orai, bi bertsu, nahi duzun neurri eta doinuan, kantatzeko gaia: Su Hiltzaile bolondresa izaitea erabaki duzu. Lehen deia ukan berri duzu.

 

    Facebook Twitter Instagram YouTube