Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Irati Alcantarilla Urdanpilleta

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Irailak 18 - Makea

Maddi Ane Txoperena Iribarren, Irati Alcantarilla Urdanpilleta 8ko nagusia

Maddi Ane eta Irati, azken aldian biziari buruzko hausnarketa betean sartua den bikotea zirezte. Kontsumismo basatitik ateratzea erabaki duzue. Zertarik hasi pentsatzen ari zarete. Maddi Ane hasita, 3na bertsu 8ko handian.

Irati Alcantarilla Urdanpilleta, Mizel Mateo 8ko txikia

Irati, orain dela bi urte agentzia bidez erosi zinuen Argentinarako bidaia ezeztatua izan zen. Gaur, Mizel, agentziako arduradunak deitu zaitu eta bidai birtuala egitea proposatu. Irati hasita 3na bertsu 8ko ttipian.

Irati Alcantarilla Urdanpilleta Puntuari erantzunak

(doinua : haizeak bidali du...). 1) Telebistan dabiltza hedatzen beldurra... 2) Gezurra ta egia bereizten nork daki?

Irati Alcantarilla Urdanpilleta, Gillen Hiribarren 10eko txikia

Bikotea zirezte Irati eta Gillen. Irati etxera sartzen zaren bakoitzean, Gillenek ordenagailua bat batean ixten du. Irati hasita, 3na bertsu 10eko ttipian.

Irati Alcantarilla Urdanpilleta Kartzela
Bi bertsu, gehienez 10eko handian, nahi duzun neurri eta doinuan, kantatzeko hemen duzu gaia: Familiako kideekin ez kurutzatzeko ahaleginak egin ohi dituzu, baina gaur, ezin izan duzu gonbidapenari ezetza eman.

Urriak 23 - Bardoze

Irati Alcantarilla Urdanpilleta, Iker Altuna 8ko nagusia

Iker eta Irati, iturginak zirezte. Aldi huntako xantierrean petto haundia baduzue egina. Ez dakizue nola jokatu, erran, ala ez ikusiarena egin. Iker hasita, 3na bertsu 8ko handian.

Xumai Murua Berra, Irati Alcantarilla Urdanpilleta 8ko txikia
Irati eta Xumai ezkondu berriak zirezte. Bikotean diren lagun batzuek, «klub echangiste» edo trukatze klub batetara etortzeko gomita egin dizuete. Irati, irrino bat ageri zaizu, Xumai, aldiz kopeta txarra. Irati hasita, 3na bertsu 8ko ttipian.
Irati Alcantarilla Urdanpilleta, Ramuntxo Christy 10eko txikia

Irati eta Ramuntxo hiru seme alaben burasoak zirezte. Ramuntxo zure enpresak lan proposamen paregabea egin dizu, Txinan 5 urtez aritzeko. Onhartzekotan zira, bainan zu Irati kezkak gainditzen zaitu. Irati hasita, 3na bertsu 10eko ttipian.

Irati Alcantarilla Urdanpilleta Kartzela
Hauek ditutzu puntuak: 1) Elkartasuna dugu, bide ederrena … 2) Eskuzabaltasuna nork ez du merezi? Huna orai, bi bertsu, nahi duzun neurri eta doinuan, kantatzeko gaia: Gaur itsu bat lagundu duzu bidearen zeharkatzen. Harekin hizketan egon ondoren, sekulako indarra sentitu duzu.
Irati Alcantarilla Urdanpilleta Bukaerako agurra

 

    Facebook Twitter Instagram YouTube