Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Xilaba 2021 iritsi da Final Aitzinekoetara, datorren larunbatean lehen saioa Maulen

2021/10/13
Irailaren 18an Makean abiatu zen XILABA 2021 Bertsulari Txapelketa, datorren larunbatean (urriak 16) iritsiko da Maulera. Lehen Final Aitzineko saioa, "MAULE BAITHA" gelan ospatuko da 17:00etan. Sarrerak bertan izanen dituzue salgai.

Oihana Larrandaburu aurkezlearen eskutik larunbateko saioan, kantari arituko den seikotea:   Amets Arzallus AntiaMaddi Ane Txoperena IribarrenMaddi Sarasua LaskaraiAitor Servier EtxexuriKerman Diaz, eta Karlos Aizpurua Etxarte 

Saiorako sartzeak egunean berean eskuratu ahal izango dira arratsaldeko 16:00etatik aitzina MAULE BAITHA gelan. Bertan Finalerako sarrerak ere izanen dituzue salgai.

Oharra: Saiora sartzeko, osasun ziurtagiria eskatuko da