Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Miren Artetxe Sarasolak irabazi du Muskildiko saioan

2021/09/26
XILABA Bertsulari Txapelketako bigarren kanporaketa jokatu da Muskildin. Maddalen Arzallus Antiak eta Xumai Murua Berrak egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 80 bertsuzale izan dira Muskildiko Posonpesenean. Datorren larunbatean Hiriburun iraganen da hirugarren saioa.

XILABA 2021 Bertsulari Txapelketan, Kanporaketetako bigarren saioa jokatu da Muskildiko Posonpesenean. Saioko irabazlea Miren Artetxe Sarasola izan da, 446,5 punturekin, eta zuzenean sailkatu da hurrengo fasean Bardozen kantatzeko. Horrela geratu da sailkapena:

  1. Miren Artetxe Sarasola ................446,5
  2. Maddalen Arzallus Antia ..............444,5
  3. Xumai Murua Berra .....................418,5
  4. Ramuntxo Christy ........................407,5
  5. Xan Alkhat ...................................381,5
  6. Bittor Thicoïpe .............................358,5

XILABAko Bertsulari  Txapelketaren hirugarren kanporaketa hurrengo larunbatean ospatuko da, Hiriburuko La Perle aretoan, Iker Altuna, Kerman Diaz, Patxi Iriart, Pettan PrebendeAitor Sevier Etxexuri eta Josu Txoperena Iribarren bertsulariekin. Aurkezlea Antton Lannes izanen da.

Saioa 17:00ean hasiko da. Ohi bezala, sarrerak lekuan berean erosten ahalko dira.