Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

2021. urteko XILABA Bertsulari Txapelketaren lehenengo kanporaketarako dena prest

2021/09/16
Irailaren 18an abiatuko da XILABAren 6. edizioa Makean jokatuko den lehenengo kanporaketan. Bertan Karlos Aizpurua Etxarte, Mizel Mateo, Irati Alcantarilla, Gillen Hiribarren, Oier Urreizti eta Maddi Ane Txoperena Iribarren bertsulariak neurtuko dira. Amaia Kastorene arituko da gai-emaile Makeako Herriro Gelan. Saioa 17:00etan hasiko da. Sarrerak bertan izango dituzue salgai.

Larunbatean abiatuko da Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Txapelketaren seigarren edizioa. Makeako herriak hartuko du XILABA.