Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

2021. urteko XILABA Bertsulari Txapelketaren lehenengo kanporaketarako dena prest

2021/09/16

Irailaren 18an abiatuko da XILABAren 6. edizioa Makean jokatuko den lehenengo kanporaketan. Bertan Karlos Aizpurua Etxarte, Mizel Mateo, Irati Alcantarilla, Gillen Hiribarren, Oier Urreizti eta Maddi Ane Txoperena Iribarren bertsulariak neurtuko dira. Amaia Castorene arituko da gai-emaile Makeako Herriro Gelan. Saioa 17:00etan hasiko da. Sarrerak bertan izango dituzue salgai.

XILABA 2021

2021/09/07

Irailaren 18an Makeako Herriko Gelan hasiko da 2021. urteko Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Txapelketa. Azaroaren 13an, Donibane Lohizuneko Jai Alai ezker paretan jokatuko da finala.

Albiste gehiago