Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Patxi Iriart Hiribarren

1988an jaio zen Hiriburun eta bertan bizi izan da beti. Bere lehen plaza, Baionan afari baten ondorenean, bertsu eskolako lagunekin egindakoa izan zen. Xapelketa ezberdinetan parte hartu du: Eskolartekotan, 2004an Xibero, Lapurdi eta Baxenabarreko gazteen xapela irabazi zuen, ondoren urte berean Euskal Herriko eskolarteko txapelketan finalista izan zen. XILABA xapelketan hau izanen du bere laugarren parte hartzea. Bat bateko zenbait sariketetan ere parte hartu izan du: Hernandorena sariketa, eta beste...

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Urriak 2 - Hiriburu

Patxi Iriart Hiribarren, Kerman Diaz 8ko nagusia

Kerman eta Patxi anai arrebak zirezte. Ohartu zirezte zuen ama, etxean baino hobeki dela zahar etxean. Kerman hasita, 3na bertsu 8ko handian.

Patxi Iriart Hiribarren, Aitor Servier Etxexuri 8ko txikia

Patxi eta Aitor mendi lasterketa bateko abiapuntuan zirezte, bata bestearen ondoan. Aitor ordulari konektatua, zapata ergonomikoak, barra energetikoak eta abar dituzu zurekin eta Patxi, zuk aldiz, galtza zahar bat, xingar ogitartekoa eta betiko mendiko zapatak. Harriduraz begiratzen diozue elkarri. Patxi hasita, 3na bertsu 8ko ttipian.

Patxi Iriart Hiribarren Puntuari erantzunak

(doinua : haizeak bidali du…).- 1) Zaila da mantentzea betiko lan bera... 2) Zuk zer duzu gustoko besteen lanetan?

Patxi Iriart Hiribarren, Josu Txoperena Iribarren 10eko txikia

Josu eta Patxi bi ikasle zirezte sartzeko egunean. Uda elkarri kontatzen ari zarete. Patxi, lasai pasa duzu, burasoen kontura. Josu, lanean aritu zira gogor. Josu hasita 3na bertsu 10eko ttipian.

Patxi Iriart Hiribarren Kartzela
Bi bertsu, gehienez 10eko handian, nahi duzun neurri eta doinuan kantatzeko hemen duzu gaia: Goi mailako kirolari ospetsua zinen. Badu bi urte kirol-erretreta hartua duzula eta bizi anonimora itzultzea uste baino zailago egiten zaizu.

Urriak 30 - Izpura

Odei Barroso Gomila, Patxi Iriart Hiribarren 8ko nagusia
Odei eta Patxi.- Eutanasiaren aldeko militanteak zirezte biak aspaldian. Gaur, zuen lagun batek hiltzeko laguntza galdegin dauzue. Odei hasita 3na bertsu 8ko haundian.
Gillen Hiribarren, Patxi Iriart Hiribarren 8ko txikia
Patxi, Gillenek landareak eskaini dizkizun aldi guziz, eihartu ta hil zauzkizu. Gaur ere, berriz heldu zauzu Gillen etxerat, landare bat eskutan. Patxi hasita, 3na bertsu 8ko ttipian.
Maindi Murua Berra, Patxi Iriart Hiribarren 10eko txikia
Maindi eta Patxi Lizeoan ikasle izan zinezten elgarrekin. Patxik, bi hamarkada pasa ditu preso eta Maindi, gaur elkartu zira harekin lehen aldikotz presondegitik atera denetik, kafe baten inguruan. Maindi hasita 3na bertsu 10eko ttipian.
Patxi Iriart Hiribarren Kartzela
Hauek dituzu puntuak: 1) Ospitaletan dute egoera txarra… 2) Erizaina ote da errespetatua?
Patxi Iriart Hiribarren Kartzela
Huna orai, bi bertsu, nahi duzun neurri eta doinuan, kantatzeko gaia: Su Hiltzaile bolondresa izaitea erabaki duzu. Lehen deia ukan berri duzu.

Azaroak 13 - Donibane Lohizune

Patxi Iriart Hiribarren Hasierako agurra
Miren Artetxe Sarasola, Patxi Iriart Hiribarren 8ko nagusia
Karrikan zoaztela, eskuin muturreko militante batzu ikusi dituzue tindaketa faxista baten egiten. Patxi hasita, 3na bertsu 8ko handian.
Maddi Ane Txoperena Iribarren, Patxi Iriart Hiribarren 8ko txikia
Maddi Ane, Patxi zure auzoa, laugarren aldikotz etorri zaizu bere apartamenduko abereak zaintzea galdeginez. Maddi Ane hasita 3na bertsu 8ko ttipian.
Patxi Iriart Hiribarren Puntuari erantzunak
(Xarmegarria zira).- 1) Donibane Lohizunen etxeak garesti... 2) arazoa bigarren etxebizitzekin... 3) posible ote dugu hemen bizitzea?
Odei Barroso Gomila, Patxi Iriart Hiribarren 10eko txikia
Mendigoizaleak zirezte, Himalayako kasko batera igotzen ari. Gailurretik hurbil zirezte. Odei, Patxik oraintxe erran dizu ezin duela gehiago eta kanpamendura jautsi nahi duela. Odei hasita, 3na bertsu 10eko ttipian.
Patxi Iriart Hiribarren Kartzela
Hauxe da nahi duzun neurri eta doinuan 3 bertsu kantatzeko gaia: Orain arte, besteen begiradak arranguratu izan zaitu.
Patxi Iriart Hiribarren Bukaerako agurra

 

    Facebook Twitter Instagram YouTube