Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Maddalen Arzallus Antia

1990eko abenduaren 27an jaio zen Donibane Lohizunen eta Hendaian bizi izan da beti. Itzulpengintza eta Interpretazioko ikasketak egin ditu Gasteizen, eta itzultzailea da gaur egun. Xapelketa ezberdinetan parte hartu du: Eskolartekotan (2001–2007). XILABA xapelketan 2008-an, finalista izan zen eta ondoren 2009-an Euskal Herriko Txapelketan parte hartu zuen. 2014. urteko XILABA xapelketan bigarren gelditu zen. Bat-Bateko zenbait sariketetan ere parte hartu izan du: Hernandorena sariketa, Berritxu saria, Osinalde, Abra... Hau bere seigarren XILABA izanen da.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Irailak 25 - Muskildi

Maddalen Arzallus Antia, Miren Artetxe Sarasola 8ko nagusia

Maddalen eta Miren betidanik besta egiteko alkohola edatea maitatu duzue. Egunerokoan alkohola behar bat bilakatu dela ohartu zizte. Maddalen hasita, 3na bertsu 8ko handian.

Bittor Thicoïpe, Maddalen Arzallus Antia 8ko txikia

Bittor estralurtarra zira eta zu Maddalen astronauta. Espazioan topo egin duzue. Bittor, Maddalen astronautari zure kezka agertu nahi diozu gero eta gizaki gehiago ikusten duzulako. Bittor hasita, 3na bertsu 8ko ttipian.

Maddalen Arzallus Antia Puntuari erantzunak

(doinua : xarmengarria). 1) Sare sozialek leku anitz hartzen dute... 2) Existitzeko molde bakarra ote da?

Maddalen Arzallus Antia, Xan Alkhat 10eko txikia
Maddalen eta Xan zergak pagatzeko garaia da. Xan ahalik eta gutxien pagatzeko trikimailuak atxematen ari zara. Maddalen normala da zuretzat dagokizuna pagatzea. Maddalen hasita 3na bertsu 10eko ttipian.
Maddalen Arzallus Antia Kartzela
Bi bertsu, gehienez 10eko handian, nahi duzun neurri eta doinuan kantatzeko hemen duzu gaia: Ama ez izatea erabaki duzu. Ingurukoen presioa senditzen duzu.

Urriak 23 - Bardoze

Maddalen Arzallus Antia Hasierako agurra
Maddalen Arzallus Antia, Ramuntxo Christy 8ko nagusia
Maddalen eta Ramuntxo haurrideak zirezte. Duela 10 urte, gertakari baten ondorioz, harremana moztu zenuten. Gaur omiasaindu kari, aitaren hilobian, ustegabean elgar atxeman duzue. Maddalen hasita, 3na bertsu 8ko handian.
Miren Artetxe Sarasola, Maddalen Arzallus Antia 8ko txikia
Miren eta Maddalen, enpresa berean lan egiten duzue. Maddalen nagusia zira eta Miren langilea. Zuen herriko ikastolan garbiketa txanda berean gertatu zirezte. Miren hasita, 3na bertsu 8ko ttipian.
Xumai Murua Berra, Maddalen Arzallus Antia 10eko txikia
Maddalen eta Xumai Bardozeko hautetsiak zirezte. Hizkuntza politika batzordean, zuk Maddalen euskara bultzatu nahi duzu. Zuk Xumai, Gaskoiari lehentasuna eman nahi diozu. Maddalen hasita, 3na bertsu 10eko ttipian.
Maddalen Arzallus Antia Kartzela
Hauek ditutzu puntuak: 1) Elkartasuna dugu, bide ederrena … 2) Eskuzabaltasuna nork ez du merezi? Huna orai, bi bertsu, nahi duzun neurri eta doinuan, kantatzeko gaia: Gaur itsu bat lagundu duzu bidearen zeharkatzen. Harekin hizketan egon ondoren, sekulako indarra sentitu duzu.
Maddalen Arzallus Antia Bukaerako agurra

Azaroak 13 - Donibane Lohizune

Maddalen Arzallus Antia, Maddi Ane Txoperena Iribarren 8ko nagusia
Afganistango bi emazte gazte zirezte. Kabulen manifa baten prestatzen ari zirezte. Maddalen hasita, 3na bertsu 8ko handian.
Amets Arzallus Antia, Maddalen Arzallus Antia 8ko txikia
Lagun batek prestatu etxean zirezte bakantzetan zuen haurrekin. Amets oraintxe atxeman dituzu haurrak pareta margotzen ari eta Maddalen horien filmatzen. Amets hasita, 3na bertsu 8ko ttipian.
Maddalen Arzallus Antia Puntuari erantzunak
(Xarmegarria zira).- 1) aberastasuna da neurtu ezina... 2) besteak duena da hain erakargarri... 3) duzunarekin ezin al zenuke bizi?
Miren Artetxe Sarasola, Maddalen Arzallus Antia 10eko txikia
Zuen herrian 5G-rako antena bat ezartzeko asmoa dute. Maddalen, zuretzat 5G-ra pasatzea ezin bestekoa da, Miren zuk aldiz, ez duzu beharrezkoa ikusten. Maddalen hasita, 3na bertsu 10eko ttipian.
Maddalen Arzallus Antia Kartzela
Hauxe da nahi duzun neurri eta doinuan 3 bertsu kantatzeko gaia: Orain arte, besteen begiradak arranguratu izan zaitu.
Maddalen Arzallus Antia Bukaerako agurra

 

    Facebook Twitter Instagram YouTube