Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Urriak 3 - Ainhoa

Aurkezlea: Amaia Castorene

Ainhoako Armarria 

 Ainhoako Herriko Etxea

      

Puntuazio taula

8H 8TX KOPLAK BAKARKA KARTZELA Guztira
Maddi Ane Txoperena Iribarren 80.50 74.00 51.50 52.50 76.50 335.00
Xumai Murua Berra 74.50 75.50 52.50 53.00 71.00 326.50
Ramuntxo Christy 76.00 70.50 47.50 47.00 71.50 312.50
Iker Altuna 67.50 72.50 47.00 49.00 69.50 305.50
Bixente Hirigarai 67.00 65.50 44.50 44.50 70.50 292.00
Battitt Crouspeyre 69.00 70.50 39.50 44.00 66.50 289.50

Argazkiak

Argazki gehiago

Bertsoaldiak

Bixente Hirigarai Hasierako agurra
Battitt Crouspeyre Hasierako agurra
Maddi Ane Txoperena Iribarren , Xumai Murua Berra 8ko nagusia
Maddi Ane eta Xumai, etxe bat erosteko asmoarekin joan zarete agentzia batera. Prezio berean ugarte baten erostea proposatu dauzuete. Maddi Ane hasita 3na bertsu zortziko handian.
Iker Altuna , Bixente Hirigarai 8ko nagusia

Iker eta Bixente, duela zonbait urte arte, Gaztelugatxera joaiteko usaia zinuten noiztenka, momentu goxo baten pasatzeko. Bainan, orain, usaia hori galdua duzue, han dabilen jendetzak iziturik. Iker hasita 3na bertsu zortziko haundian.

Ramuntxo Christy , Battitt Crouspeyre 8ko nagusia
Ramuntxo eta Battitt bikotekideak zizte. Afalondoan, elkarri proposatu duzue etxeko pantaila guzien itzaltzea. Afaria bukatua duzue, haurrak oheratuak eta elgarren ondoan jarriak zizte kanapean. Ramuntxo hasita, 3na bertsu 8ko handian.
Iker Altuna , Xumai Murua Berra 8ko txikia
Xumai eta Iker ikusi orduko bata besteaz maitemindu zirezte. Hortik guttira, Xumai, Iker bidai luze bat egitera gonbidatu duzu baina senditu duzu Iker-eri zalantzak sortu zaizkiola. Xumai hasita 3na bertsu zortziko ttipian.
Maddi Ane Txoperena Iribarren , Battitt Crouspeyre 8ko txikia

Maddi Ane eta Battitt haurtzaroko lagunak zirezte. Battitt, zure herriko hauteskundeetan presentatzen zira eta jakin berri duzu Maddi Ane aurkako listan aurkezten dela. Gaur, egunkaria erosterakoan, elgar topatu duzue. Battitt hasita 3na bertsu zortziko ttipian.

Bixente Hirigarai , Ramuntxo Christy 8ko txikia

Irunetik abiatuko da heldu den Vuelta edo Espainiako itzulia. Zu, Ramuntxo pozik zaude, maite dituzun txirrindulariak zure etxetik hurbil pasatuko direlako. Bixente, zuri aldiz, berri horrek haserrea piztu dizu. Ramuntxo hasita 3na bertsu zortziko ttipian.

Maddi Ane Txoperena Iribarren , Iker Altuna Kopla handia
Iker eta Maddi Ane, urte hastapenean elkarri hitz eman zinuten erretzeari uztea. Zonbait hilabete berantago, elkar atxeman duzue bakotxak zigarreta bat ahoan. Binaka, kopla handian, bakotxak 4 kopla osatu arte.
Ramuntxo Christy , Xumai Murua Berra Kopla handia
Xumai eta Ramuntxo, bixkotx saltegi baten erakuslehioan duela pare bat egun salgai diren bi bixkotx zirezte. Zuen inguruan ziren beste bixkotx guziak salduak izan dira eta zuek beti hor zirezte. Binaka, kopla handian, bakotxak 4 kopla osatu arte.
Bixente Hirigarai , Battitt Crouspeyre Hasierako agurra

Bixente eta Battitt autopistan zabiltzate eta ezantza erosteko irteera hutsegin berri duzue, erreserban zirezte eta ondoko ezantzategia urrunegi duzue. Binaka, kopla handian, bakotxak 4 kopla osatu arte.

Maddi Ane Txoperena Iribarren Bakarka, gaia emanda
Maddi Ane, hona 2 bertsu, gehienez hamarreko handian osatzeko gaia : Hilabete guziz bizitzeko ezinbestekoa zauzun diru-laguntza moztu dizute. Hirugarren aldikotz deitu duzu laguntza kudeaketa zerbitzura eta berriz ere, erantzungailu automatikoarekin ari zira.
Xumai Murua Berra Bakarka, gaia emanda

Xumai, hona 2 bertsu, gehienez hamarreko handian osatzeko gaia : Lizeoko irakaslea zira eta ikasle ohi batzuen berri izan duzu. Horietaz harro sentitzen zira, bainan pentsakor ere bai, asko Euskal Herritik urrun bizi direlako.

Iker Altuna Bakarka, gaia emanda

Iker, hona 2 bertsu, gehienez hamarreko handian osatzeko gaia : Alaba bakarra duzu. Egun, etxean ukaiteko animalitxo baten erostea galdegin dautzu, bakarrik senditzen delako.

Bixente Hirigarai Bakarka, gaia emanda

Bixente, hona 2 bertsu, gehienez hamarreko handian osatzeko gaia : Telelanean hainbat aste pasatu eta, gaur lantokira joateko prestatzen ari zara.

Ramuntxo Christy Bakarka, gaia emanda

Ramuntxo, hona 2 bertsu, gehienez hamarreko handian osatzeko gaia : Autobus gidaria zira. Holakorik ez zinuen pentsatuko ere duela zonbait urte, bainan orain, gauero beldurturik gidatzen duzu autobusa.

Battitt Crouspeyre Bakarka, gaia emanda

Battitt, hona 2 bertsu, gehienez hamarreko handian osatzeko gaia : Top modeloa zira. Indar asko egin duzu zure gorputza ahal bezain ederra ukaiteko, batez ere kirurgia estetikaren bidez. Bainan, goiz huntan ezin diozu gehiago zure mirailari begiratu.

Maddi Ane Txoperena Iribarren , Ramuntxo Christy Kartzela
Maddi Ane eta Ramuntxo, hona zuen gaia : 25 urte dituzue. Gaur Itsasoa lehen aldikotz ikusten duzue. 3na bertsu 10eko ttipian Maddi Ane hasita.
Xumai Murua Berra , Bixente Hirigarai Kartzela

Xumai eta Bixente hona zuen gaia : 25 urte dituzue. Gaur Itsasoa lehen aldikotz ikusten duzue. 3na bertsu 10eko ttipian Bixente hasita.

Iker Altuna , Battitt Crouspeyre Kartzela

Iker eta Battitt hona zuen gaia : 25 urte dituzue. Gaur Itsasoa lehen aldikotz ikusten duzue. 3na bertsu 10eko ttipian Battitt hasita.

Bixente Hirigarai Bukaerako agurra
Battitt Crouspeyre Bukaerako agurra

Albisteak

Maddi Ane Txoperena Iribarren nagusitu da Ainhoako saioan

Maddi Ane Txoperena Iribarren nagusitu da Ainhoako saioan

2020/10/04

XILABA Bertsulari Xapelketako hirugarren kanporaketa jokatu da Ainhoan. Xumai Murua Berra eta Ramuntxo Christyk egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 160 bertsuzalek bete dute Ainhoako Elkarteen gela. Datorren larunbatean Larzabalen laugarren saioa jokatuko da, eta aldi berean fase huntako azken saioa.

Maddi Ane Txoperena Iribarren nagusitu da Ainhoako saioan - Gehiago irakurri

XILABA 2020 Ainhoara iritsiko da larunbatean

XILABA 2020 Ainhoara iritsiko da larunbatean

2020/10/01

Larunbatean jokatuko da XILABA txapelketaren hirugarren sailkapen saioa. Ainhoako elkarteen gelan izanen da arratsaldeko 17:00etan.

XILABA 2020 Ainhoara iritsiko da larunbatean - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2020/10/03
Ordua
17:00
Bertsolariak
Mota
Final zortzirenak
Herria
Ainhoa
Tokia
Herriko gela