Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Josu Txoperena Iribarren

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Urriak 10 - Larzabale

Josu Txoperena Iribarren, Oneka Arteaga Olasagasti 8ko nagusia
Josu eta Oneka, zahar etxeko langileak zirezte. Gaurko bilkuran, aspaldian bisita guti izan duten erresidenteei aktibitateak proposatzeko ideiak xekatzen dituzue. Josu hasita, 3na bertsu 8ko handian.
Josu Txoperena Iribarren, Johaine Sarraillet 8ko txikia

Josu eta Johaine bulego berean lan egiten duzue. Josu atxeman duzu Johaiñe ekologista aktibista sutsua, plazerrezko bidaiarako lowcost hegazkin txartela erreserbatzen. Josu hasita 3na bertsu zortziko ttipian.

Mizel Mateo, Josu Txoperena Iribarren Kopla handia

Mizel eta Josu, pisukideak zirezte. Arraina elgarrekin erosirik sukaldean zirezte, arrainari begira. Binaka, kopla handian, bakotxak 4 kopla osatu arte.

Josu Txoperena Iribarren Bakarka, gaia emanda

Josu, hona 2 bertso, gehienez hamarreko handian osatzeko gaia: « Mugarik gabeko medikuak » elkartean lan egin zinuen hainbat urtez eta irudi ainitz badituzu burutik kendu ezinik. Gau huntan ere amets gaixto baten ondorioz izerditan iratzarri zira.

Xan Alkhat, Josu Txoperena Iribarren Kartzela

Xan eta Josu hona zuen gaia: 40 urte bete dituzue aurten eta elkarrekin modu berezi batean ospatu nahi dituzue baina horretarako proiektu arras ezberdinak pentsatua dituzue. 3na bertsu 10eko ttipian Xan hasita.

 

    Facebook Twitter Instagram YouTube