Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Bertsoaldiak

Urriak 3 - Ainhoa

Iker Altuna, Bixente Hirigarai 8ko nagusia

Iker eta Bixente, duela zonbait urte arte, Gaztelugatxera joaiteko usaia zinuten noiztenka, momentu goxo baten pasatzeko. Bainan, orain, usaia hori galdua duzue, han dabilen jendetzak iziturik. Iker hasita 3na bertsu zortziko haundian.

Iker Altuna, Xumai Murua Berra 8ko txikia
Xumai eta Iker ikusi orduko bata besteaz maitemindu zirezte. Hortik guttira, Xumai, Iker bidai luze bat egitera gonbidatu duzu baina senditu duzu Iker-eri zalantzak sortu zaizkiola. Xumai hasita 3na bertsu zortziko ttipian.
Maddi Ane Txoperena Iribarren, Iker Altuna Kopla handia
Iker eta Maddi Ane, urte hastapenean elkarri hitz eman zinuten erretzeari uztea. Zonbait hilabete berantago, elkar atxeman duzue bakotxak zigarreta bat ahoan. Binaka, kopla handian, bakotxak 4 kopla osatu arte.
Iker Altuna Bakarka, gaia emanda

Iker, hona 2 bertsu, gehienez hamarreko handian osatzeko gaia : Alaba bakarra duzu. Egun, etxean ukaiteko animalitxo baten erostea galdegin dautzu, bakarrik senditzen delako.

Iker Altuna, Battitt Crouspeyre Kartzela

Iker eta Battitt hona zuen gaia : 25 urte dituzue. Gaur Itsasoa lehen aldikotz ikusten duzue. 3na bertsu 10eko ttipian Battitt hasita.

Urriak 24 - Sohüta

Maddi Sarasua Laskarai, Iker Altuna 8ko nagusia

Aspaldiko lagunak zirezte Maddi eta Iker. Urteak eta urteak elgarri berririk eman gabe egon zirezte, eta Maddi, ustegabean jin zauzu Iker zure etxerat afaltzera. Maddi hasirik, 3na bertsu 8ko handian.

Iker Altuna, Maindi Murua Berra 8ko txikia

Iker futbol talde profesional batetako lehendakaria zira eta zu, Maindi taldeko jokalari izarra. Zuen taldeak diru arangura frango ditu. Maindi, zure lan kontratu garestia bukatzera doa. Europako taldeak zure beha dira. Horren aipatzeko tenorea jina zaizue. Iker hasirik, 3na bertsu 8ko ttipian.

Mizel Mateo, Iker Altuna 10eko txikia

Ama-alabak zirezte Iker eta Mizel. Iker alaba eta Mizel ama. Iker experantxetan zira eta Mizel amari aitortu berri diozu sekulako ikara sortzen dizula horrek. Iker hasirik 3na bertsu 10eko ttipian.

Iker Altuna Puntuari erantzunak
1.- Ikasleentzat goizik hasten da eguna… 2.- Gutti lo egin eta nola egon adi ?...
Iker Altuna Kartzela
Hau duzu 2 bertsu nahi duzun dahaide edo doinu eta neurrian osatzeko gaia : Zure haur denborako argazki bati begira zaude. Zer nahi zenioke erran haur horri?

 

    Facebook Twitter Instagram YouTube