Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

XILABA 2020ren ETENALDIA

2020/10/29
Atzo iragarritako neurriek txapelketa etetera garamatzate. Kultura segurra dela sinetsirik, garaian garaiko baldintzek ahalbidetzen duten heinean, bertsolaritza sustatzen segituko dugu.

Urriaren 28an Emmanuel Macron Frantziako presidenteak iragarri konfinatze neurrien harira, XILABA 2020 eten beharrean gaude.

Iraun duen artean, harrera ona izan du Xilabak, bai parte-hartzaileen aldetik eta baita entzuleen aldetik ere. Ohar honen bidez, txapelketa hau egingarria izaten lagundu gaituzten guziak eskertu nahi ditu Bertsularien Lagunak elkarteak. Milesker, beraz, saioetarako gelak gure esku utzi dituzuen Herriko Etxeei, milesker antolaketan lagundu gaituzuen lagunei, milesker aretoak bete dituzuen bertsozaleei eta prefosta milesker bertsolari, gai emaile eta epaileei. Zuei guziei esker bertsoa eta, oro har, kultura segurra dela frogatu ahal izan dugu. Zuek gabe ezinezkoa izanen zen XILABA 2020 antolatzea. 

Kultura segurra dela sinetsirik, bertsolaritza sustatzen jarraituko dugu, eta garaian garaiko baldintzek ahalbidetzen duten heinean, bertsoa eta Xilaba plazetara itzuliko dira. Bertso plazan zein txapelketan, laster zurekin plazan elkartzea espero dugu.