Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Aitor Servier Etxexuri nagusitu da Hiriburuko saioan

2020/09/20
XILABA Bertsulari Xapelketako lehen kanporaketa jokatu da Hiriburun. Egoitz Zelaiak eta Irati Alcantarilla Urdanpilletak egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 150 bertsuzalek bete dute Hiriburuko La Perle aretoa. Datorren larunbatean Muskildin iraganen da bigarren saioa.

Hasi da XILABA 2020 Bertsulari Xapelketa. Kanporaketetako lehen saioa jokatu da gaur Hiriburuko La Perle aretoan.

Saioko irabazlea Aitor Servier Etxexuri izan da, 334 punturekin, eta zuzenean sailkatu da hurrengo fasean Bokalen kantatzeko. Horrela geratu da sailkapena:

  1. Aitor Servier Etxexuri...................334
  2. Egoitz Zelaia................................329
  3. Irati Alcantarilla Urdanpilleta........312
  4. Elixabet Etxandi Goienetxe.........303,5
  5. Ortzi Idoate..................................301
  6. Bittor Thicoipe .............................273

XILABAko Bertsulari  Xapelketaren bigarren kanporaketa hurrengo larunbatean ospatuko da, Muskildiko Posonpesenean. Patxi Iriart, Gillen Hiribarren, Maddi Sarasua Laskarai, Pettan Prebende, Oier Urreizti, eta Maindi Murua Berra bertsulariekin.

Saioa 17:00ean hasiko da. Ohi bezala, sarrerak lekuan berean erosten ahalko dira.