Taldekako XILABA 2018

11 saiotako ligaxkarekin hasiko da urriaren 12an Gameren lehen taldekako XILABA. Ondoren, 2 finalerdi ospatuko dira eta, bukatzeko, final handia abenduaren 1ean Baigorrin.

Gai emaile eta antolatzaile andanaren laguntzarekin, 44 bertsolarik hartuko dute parte 11 taldetan, taldekako lehen XILABAn.

Xilaba 2018 - irudia

Urriaren 12an Gameren hasiko da, eta 14 saio jokaturik abenduaren 1ean Baigorrin bukatuko da ekitaldi hau: lehen fasean 11 saio izanen dira, ondoren 2 finalerdi, eta final handia azkenik.

Aldiro 2 talde izanen dira kantuan, eta hirugarren talde bat entzulegoan animatzen den zenbaitekin epaile lanetan. Zatoz zu ere hurbilekoen sustengatzera, gustukoen animatzera, eta orozgain bertsoaz gozatzera!

Informazio gehigarria: