Taldekako XILABA 2019

Aurten ere gai emaile, epaile, eta antolatzaile anitzen laguntzarekin, 9 taldetan banaturiko 34 bertsularik parte hartuko dute Taldekako XILABAn.

Irailaren 20an Itsasun hasiko da, eta 12 saio jokaturik azaroaren 16an Izturitzen bukatuko da xapelketa hau.

Lehen fasean 9 saio izanen dira, ondoren 2 finalerdi, eta final handia azkenik.

Aldi guziez 2 talde lehiatuko dira, eta finala aitzinekora arte entzulegoko norbait eta beste ligaxketako bertsulariak izanen dira epaile.

 Taldekako XILABA 2019

Zato zu ere zure lagun, ezagun edo herrikideak,  sustengatzera, irri egitera eta txaloak jotzera... zu gabe ez baitira deus!

Informazio gehigarria: