Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Xiberoa, Lapurdi, eta Baxenabarreko Bertsu Eskolen Topaketak izango dira apirilean

2016/04/09
Apirilaren 9tik apirilaren 17ra, Xilaba, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsu Eskolen Topaketak iraganen dira Baigorriko Oronozia Etxartean.

Aurten 150 gaztetxo bilduko dira Baigorrin. Bertsuaren aitzakian ongi pasatu eta bertsu eskola ezberdinetakoekin harremanak egiteko aukera izanen dute. Besteak beste, apirilaren 14an arratsaldez Miren Amuriza eta Julio Sotoren bisita izanen dute, eta bertan egonen diren gazteekin partekatuz afaldu, eta ondoren saio bat eskainiko dute.