Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Xiberoa, Baxenabarre eta Lapurdiko Bertsulari Gazteen Xapelgoaren kanporaketak

2018/04/16
Apirilaren 10ean eta 12an iragan ziren Xiberoa, Baxenabarre eta Lapurdiko Bertsulari Gazteen Xapelgoko kanporaketak. 16 bertsularik parte hartu zuten 7na eta 9na bertsulariko bi saiotan.

Baionako Bernat Etxepare Lizeoan ospatzen ari ziren Topaketen egitarauaren barne ospatu ziren aurtengo eskolarteko Xapelgoaren bi kanporaketak. Bi saioak kontuan hartuta, 16 bertsulari gazte izan ziren parte hartu zutenak, eta hauek epaitzen hiru epaile ibili ziren. Lehen kanporaketan Julene Etxeberri ibili ze gaiak ematen, eta bigarren kanporaketan Julen Bellan. Bi saioetako puntuaketak kontuan hartuta 6 pasatu ziren maiatzaren 19an Hazparnen iraganen den Xiberoa, Baxenabarre eta Lapurdiko Bertsulari Gazteen Xapelgoaren finalera:

- Ekhi Perrier, Elixabet Etxandi, Irati Alcantarilla, Josebiñe Agirre, Julen Etxebarri, eta Odei Renteria.