Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Ostiralean ospatuko da Hernandorena Sariketaren hirugarren kanporaketa

2017/11/13
Azaroaren 17an, 21:00etan, jokatuko da Hernandorena Sariketako azken kanporaketa Itsasuko Goxoki gaztetxean. Bertan erabakiko da zein 6 bertsularik kantatuko duten finalean.

Itsasuko Goxoki gaztetxean sei bertsulari izanen dira bertsutan. Hauek dira saio huntan parte hartuko duten gazteak: Aitor SERVIER, Eli PAGOLA, Elixabet ETXANDI, Jon GURRUTXAGA, Joanes ILLARREGI eta Maddi SARASUA.

Bertan erabakiko da zein 2 bertsularik kantatuko duten azaroaren 25ean Baionako ZIZPA gaztetxean ospatuko den finalean, jadanik pasa diren bi kanporaketetan sailkatu ziren Aratz IGARTZABAL, Maialen AKIZU, Maider ARREGI, eta Nahia SASCO- rekin batera.  

Anima zaite, eta etorri Itsasurat elgarrekin goza dezagun!