Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Ostiralean ospatuko da Hernandorena Sariketaren bigarren kanporaketa

2017/10/30
Azaroaren 3an arratseko bederatzietan ospatuko da Atharratzeko Prefosta elkartean Hernandorena Sariketaren bigarren kanporaketa.

Prefosta elkartean sei bertsulari izanen dira bertsutan. Hauek dira saio huntan parte hartuko duten gazteak: Kerman DIAZ, Maialen AKIZU, Asier RUBIO, Nahia SASCO, Maddi SARASUA eta Unai MENDIBURU.

Pasa den ostiralean ospatu zen lehen kanporaketan, Garaziko gaztetxea mukuru bete zen, eta giro ederrean igaro zen saioa. Bertan Aratz IGARTZABAL izan zen irabazle eta Maider ARREGI bigarren.  

Anima zaite, eta etorri Atharratzerat elgarrekin goza dezagun! Aldi berean, larunbatean Mauleko "Ororena" Jai Alai-en  ospatuko den finalaurrekoa girotzen hasi gaitezen!