Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Ostiralean ospatuko da Hernandorena Bertsu Sariketaren FINALA

2018/10/01
Irailaren 14an Hendaian abiatu zen Hernandorena Sariketa, datorren ostiralean, urriaren 5ean, iritsiko da Hazparneko helmugara. Bertako TTATTOLA Gaztetxean jokatuko da finala. Saioa 21:00etan hasiko da.

Hazparneko TTATTOLA gaztetxean, kanporaketetan sailkatu diren sei bertsulari izanen dire bertsutan. Hauek dira saio huntan neurtuko diren gazteak: Hendaiako kanporaketan aitzina egin zuten Aitor SERVIER eta Asier GALARZA. Donapauleko saiotik sailkatutako Jon GURRUTXAGA eta Txaber ALTUBE, eta Baigorrin ospatu zen azken kanporaketatik sailkatuak, Maialen AKIZU eta Eli PAGOLA.

Epaile lanetan lau epaile hauek izanen dira: Abel Zabala, Eneko Bidegain, Joakin Arregi eta Zuhaitz Olazabal.

Bertan erabakiko da nor izanen den aurtengo xapelduna. 

Anima zaite, eta etorri Hazparneko TTATTOLA gaztetxerat elgarrekin goza dezagun!
Hernandorena Finala