Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Naia Etxeberri Larzabalek jantzi du xapela Xiberoa, Lapurdi, eta Baxenabarreko Gazteen Xapelgoan

2019/05/20
Pasa den larunbatean, maiatzaren 18an, Hazparneko "Haritz Barne" zinema gelan, Xiberoa, Lapurdi, eta Baxenabarreko gazteen mailako Eskolarteko Xapelgoa ospatu da Hazparnen.

Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoko gazteen mailako Eskolarteko Xapelgoaren Finalean, 9 gaztek hartu dute parte: Asier Arbelaitz, Daia Harlouchet, Ekhi Perrier, Irati Alcantarilla, Josu Txoperena, Leire Casamajou, Mae Laskarai, Naia Etxeberri, eta Unai Harlouchet . Gaiak, Xan Alkhatek  eman ditu, eta  epaile lanetan hirukote honek jardun du: Joakin Arregi Goenaga, Lur Renteria eta Maindi Murua Berra.

Baionako Naia Etxeberri Larzabalek jantzi du xapela, Maddalen Arzallus Antia bertsulariaren eskutik.

Sariak ematen oholtza gainean, Maddalen Arzallus Antia eta Ainhoa Sarasua Laskarai  izan dira.

                                              Eskolartekoa 2019

Irati Alcantarilla Urdanpilleta eta Naia Etxeberri Larzabal, ekainaren 8ean Saran ospatuko den Euskal Herriko finalean izanen dira.