Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Maddi Sarasua txapeldun Iparraldeko Gazteen Xapelgoan

2013/06/03

Maddi Sarasua Itsasuarrak jantzi zuen txapela, pasa den larunbatean, Aiherran jokatu zen Iparraldeko Bertsulari Gazteen Xapelgoan. Berekin batean aritu ziren finalean: Kerman Diaz, Lur Renteria, Nahia Sasco, Aitor Servier eta Ortzi Murua.

Aurretik, Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoko bertso-eskoletako haurren festa izan zen.