Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Lanpostu deia. Bertsularien Lagunak elkarteak bertsu irakasle bat behar du

2015/06/29
Interesa duenak C.V-a eta eskuz idatzitako motibazio gutuna uztailaren 13rako helarazi behar ditu elkartearen egoitzara: Bertsularien Lagunak elkartea, «Larraldea», Amotze auzoa, 64310 Senpere.

Eskatzen diren gaitasunak:

- Bertsu eskoletan eta ikastegietan irakasle izaiteko gaitasuna.

- Transmisio lan eta ekitaldietan parte hartzeko gaitasuna.

- Irakasle formakuntza unibertsitarioa, edo formakuntza unibertsitarioa.

- Euskara eta frantsesa menperatzea (C1 maila, Europako hizkuntzen erreferentzia markoan).

- Informatika erabiltzeko gaitasuna.

- B gida baimena.


Hobetsiko diren punduak:

- Bertsolaritza ezagutzea, eta elkartearen proiektua ezagutzea.

- Haur eta gazteekin animazioan esperientzia izatea

- Irakaskuntzan esperientzia izaitea.


Lanpostuaren deskribapena:

- Urte baterako kontratua, kontratu mugagabea bihur daitekena.

- Lanpostu erdia da, orenak urtean zehar banatuak izanen dira: ordutegietan malgutasuna izanen da , urteko garaien arabera lan karga desberdinei egokitzeko.

- Lan eremua Lapurdi izanen da.

- Autoaren ukaitea beharrezkoa da.