Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Lanpostu deia. Bertsularien Lagunak elkarteak bertsu irakasle bat behar du

2022/06/03
Interesa duenak C.V-a eta eskuz idatzitako motibazio gutuna ekainaren 20rako helarazi behar ditu elkartearen egoitzara: Bertsularien Lagunak elkartea, «Larraldea», Amotze auzoa, 64310 Senpere, edo emailez: bertsularien-lagunak@bertsozale.eus helbidera.

Eskatzen diren gaitasunak:

-   Bertsularitza bertsu eskoletan eta ikastegietan irakasteko gaitasuna,

-   Hezkuntzako lan eta ekitaldietan parte hartzeko gaitasuna,

-   Irakasle formakuntza unibertsitarioa, edo formakuntza unibertsitarioa (Selektibitatea/Baxoa + 3 urte edo Baxoa + 5 urte).

-   Informatika erabiltzeko gaitasuna (office pack-a: word, excel, power point...).

-   B gida baimena.

Hobetsiko diren punduak:

-   Bertsularitza praktikatzea, eta elkartearen proiektua ezagutzea.

-   Haur eta gazteekin animazioan esperientzia izatea.

-   Irakaskuntzan esperientzia izatea.

-  Animazioan lan egiteko diplomak (BAFA eta beste) eta esperientzia.

Lanpostuaren deskribapena:

-   Lanpostu erdia da, orenak urtean zehar banatuak izanen dira: malgutasuna beharko da, urteko garaien arabera ordutegia lan karga desberdinei egokitzeko.

-   Urte baterako kontratua, kontratu mugagabea eta lanaldi osokoa bihur daitekeena.

-   Autoaren ukaitea beharrezkoa da.

-   Lanean hasteko 2022-2023 ikasturtearen hastapenean.

 C.V-a eta eskuz idatzitako motibazio gutuna ekainaren 20rako helarazi behar dira elkartearen egoitzara, edo emailez: bertsularien-lagunak@bertsozale.eus.