Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Lanpostu deia. Bertsularien Lagunak elkarteak bertsu irakasle bat behar du

2018/05/04
Interesa duenak C.V-a eta eskuz idatzitako motibazio gutuna ekainaren 15erako helarazi behar ditu elkartearen egoitzara: Bertsularien Lagunak elkartea, «Larraldea», Amotze auzoa, 64310 Senpere.

Eskatzen diren gaitasunak:

-   Bertsularitza bertsu eskoletan eta ikastegietan irakasteko gaitasuna,

-   Transmisio lan eta ekitaldietan parte hartzeko gaitasuna,

-   Irakasle formakuntza unibertsitarioa, edo formakuntza unibertsitarioa.

-   Euskara eta frantsesa menperatzea (C1 maila, Europako hizkuntzen erreferentzia markoan).

-   Informatika erabiltzeko gaitasuna.

-   B gida baimena.

Hobetsiko diren punduak:

-   Bertsularitza praktikatzea, eta elkartearen proiektua ezagutzea.

-   Haur eta gazteekin animazioan esperientzia izatea.

-   Irakaskuntzan esperientzia izatea.

Lanpostuaren deskribapena:

-   Lanpostu erdia da, orenak urtean zehar banatuak izanen dira: urteko garaien arabera ordutegia lan karga desberdinei egokituko zaio.

-   Urte baterako kontratua, kontratu mugagabea eta lanaldi osokoa bihur daitekeena.

-   Autoaren ukaitea beharrezkoa da.

-   Lan eremua Lapurdi izanen da nagusiki.

 C.V-a eta eskuz idatzitako motibazio gutuna ekainaren 15erako helarazi behar dira elkartearen egoitzara.