Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Iparraldeko gazteen Topaketak Bidarrain

2022/05/17
50 gazte inguru elkartu ziren Bidarraiko Bertsu Topaketetan

Xiberua, Lapurdi eta Baxe Nabarreko gazteen topaketak iragan ziren Bidarrain joan den apirilaren 22, 23 eta 24ean. Hiru eguneko topaketa arrakastatsua izan zen eta artista eta ekimen desberdinetaz gozatzeko aukera izan zuten.

Lehen egunean pista joko batekin hasi eta ezagutza bultzatzeko jokoak egin zituzten. Gauean gazteek berek prestatutako gaubelarekin bukatu zuten.

Bigarren egunean, Bidarraiko Arteka elkartearekin elkarlanean Rafting ateraldia izan zuten, arratsaldean Top Chef berezi bat antolatu zuten eta arratsean Julio Soto eta Nerea Ibarzabal bertsolarien bisita eta bertso afaria izan zituzten.

Azken egunean mendi ateraldia egin, bazkaldu eta agurrarekin itxi zuten topaketa.

Iparraldeko bertsu eskoletan dauden gazteen arteko ezagutza eta trukaketa bultzatzea dute asmotzat topaketa hauek eta urtero bitzen dute sekulako arrakasta gazteen artean.