Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Hernandorena Sariketa eta Xanpionaren azken saioa, igandean Senperen

2013/06/20
Igandean Hernandorena Sariketaren edizio berri bat jokatuko da, Senpere-Amotzeko Larralde etxean. Euskal Herri osoko zortzi bertsolari gazte arituko dira kantuan. Horrez gain, Bertsu Xanpionaren helmuga saioa ere egingo da.

Aurtengo Hernandorena Sariketa Xanpionaren azken egunaren egitarauaren barnean izatea erabaki du Bertsularien Lagunak Elkarteak. Eta Xanpionaren filosofiari jarraikiz, Hernandorena Sariketan ere ez da ohiko epailerik izango, zenbait irizpideri karraikiz, entzuleek erabakiko dute nor den irabazlea.

Hernadorena Sariketa 11:30ean jokatuko da, Senpere-Amotzeko Larralde etxean.

Kantatuko duten bertsolariak hauek dira: Paula Amilburu (Araba), Egoitz Gorosterrazu (Nafarroa); Malen Amenabar (Bizkaia), Maialen Akizu (Gipuzkoa), Battitt Crouspeyre (Nafarroa Beherea) eta Ortzi Murua, Maddi Sarasua eta Maddi Ane Txoperena (Lapurdi).

14etan bazkaria egingo dute, zikiroa dastatzeko aukera izango da. Txartelak 15 eurotan dira.

Eguna amaitzeko Bertsu Xanpionaren azken saioa egingo da.