Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Haizea Dator ekimenak bere bidean darrai!

2019/11/14
Lapurdi, Baxenabarre, eta Xiberoko bertsolari gazteei plazak eskaintzeko sortutako Haizea Dator ekimenak bidean darrai, Senpereko Larraldea baserrian iragan zen saioa joan den ostiralean.

Haizea dator ekimenak saioekin aitzina segitzen du. Bertsolari gazteei plazak eskaintzeko sortutako ekimenak bere arrakasta bildu zuen berriro ere joan de ostiralen Senpereko Larraldea baserrian egindako saioan. Bertsularien Lagunak elkarteak Larraldean du bere egoitza nagusia, eta lekuari bere garrantzia emateko asmoz, bertan burutu zen saioa. Lekuari berari garrantzia emateaz gain, ekimen honen helburua herrietako bertso eskolak antolatzaile aktibo bilakatzea da. Aldi honetan, Senpereko bertso eskola izan zen saioaren antolatzaile eta gidari.

Azaroaren 8an izan zen saioa eta 30 entzuletik gora bertaratu ziren bertsolari gazteen saioaz gozatzeko. Saioaren ondotik aperitifa txiki bat egin zen eta lagunarteko giroan iragan zen dena. Kantuan aritu ziren Elixabet Etxandi, Oneka Arteaga, Naia Etxeberri-Larçabal, Asier Arbelaitz, Laida Etxeberri-Pacheco eta Maddi Sarasua. Saio ederra eskaini zuten bertaratu zirenen gozamenerako. Senpereko bertso eskolak sorta bat kantatu eta gai-emaile lanak egin zituen.

 Haizea Dator 

Hurrengo saioen egutegia ondoko hau izanen da:

            -Abenduak 6, Hendaia (Baleak elkartean)

            -Urtarrilak 10, Itsasu (Goxoki gaztetxean)

            -Otsailak 6, Baiona (Kalostrape ostatuan)

            -Martxoak 13, Azkaine (Xoko Ona ostatuan)

            -Apirilak 3, Urruña (Berttoli elkartean)

            -Maiatzak 15, Baigorri (Basaizea elkartean)