Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Ezkorbrutak eta Mattinsalto nagusi Taldekako Xilabaren 3. asteburuan

2018/10/28
Pasa den asteburuan, Urruñan eta Pausun jokatu ziren Taldekako XILABA Xapelketako ligaxken hirugarren asteburuko bi saioak.

Ostiralean, "Ezkorbrutak" taldea nagusitu zen Urruñako Berttoli elkartean,  Hendaiako "Ostatu Batuak" taldeakin lehiatu ondoren.

Berttoli

Asteburu huntako bigarren saioa ere ostiralean ospatu zen Pausuko Xaia ostatuan. Saio hau afari baten inguruan ospatu zen eta "Mattinsalto" taldeak irabazi zuen "Kontrabanda" taldeko kideekin lehian jardun ondoren.

Xaian taldea

Datorren ostiralean, azaroaren 3, ligaxken bi saio hauek ospatuko dira: 

Donibane Garaziko Luisenia ostatuan, 19:00etan, bertsu saioa. "Otsoaren 7 umeak" taldeak antolatzen du saioa eta gomita "Kontrabanda" taldeak jasotzen du.

Hendaiako Bakarxoko ostatuan, 19:30etan, bertsu saioa. Antolatzailea "Sasi Bertsolariak" taldea da, eta gomita jasotzen duen taldea, "Tirrit".

Zato hurbilekoen sustengatzera, gustukoen animatzera, eta orozgain bertsuaz gozatzera!