ERREXIL bertsolari sariketa Urruñan iraganen da
1984an antolatu zen lehen aldiz sariketa hau, Errezil herritik Urruñara bizitzera etorri zen Juan Joxe Eizmendi bertsolariaren omenez.
Bertsularien Lagunak elkarteak antolaturiko lehen sariketaren berrogeigarren urteurrena aitzakiatzat harturik, 2024ean berriz ere antolatu zuten Bertsularien Lagunak eta Urruñako herriko etxeak elkarlanean.
2026. urteko Errexil bertso sariketan, Euskal Herri guzitik etorritako bertsolariak arituko dira eta hiru saio antolatuko dira Urruñako Postako gelan.
Bertso saioen datak:
Urriaren 30ean eta Azaroaren 13an izanen dira kanporaketa saioak eta Azaroaren 30an ospatuko da finala sei bertsolari onenekin.
Bertsolariak:
Eneko ABASOLO “ABARKAS”
Manex AGIRRE
Haira AIZPURUA
Irati ALCANTARILLA
Oihana ARANA
Ramuntxo CHRISTY
Haizea ARANA
Beñat LARRORY
Xabi MAIA
Mizel MATEO
Lurdes ONDARO
Nahia SASCO
Saio guziak iluntzeko 19:00etan izan dira Urruñako Postako gelan.
Bertsularien Lagunak elkartetik, Urruñako herritarrez gain, Euskal Herriko bertsozale guziak gonbidatu nahi zaituztegu sariketaz gozatzera.