Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Pasa den larunbatean, maiatzaren 30ean, bertsularitza asko maite eta lagundu zuen Emile Larre zendu zen

2015/06/01
Emile Larre, euskalzaina, urteetan saio antolatzaile, bertsu idazle, epaile lanetan arizana eta bertsulari gazteen sustatzailea, zendu da.

Emile Larre familia ta hurbilekoei gure dolumin bizienak helarazi nahi dizkiegu. Sentimendu ta pena nagusitzen diren une huntan, bertsua beti lagun izan duen laguna gogoan dugu.

xdz4_arg_20121110baiona_139.jpg

Haren ehorzketak iraganen dira Baigorriko elizan, datorren asteartean, 15:30ean.

Milaka goraintzi Emile!