Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

"Dilindan" nagusitu zen Taldekako Xilabaren 5. asteburuan

2018/11/11
Pasa den larunbatean, Baigorriko Manexenea ostatuan jokatu zen Taldekako XILABA Xapelketako ligaxken bostgarren asteburuko saio bakarra.

Larunbatean, Manexenea ostatuan 100 bat lagun bildu ziren Taldekako Xilaba xapelketako ligaxkaren bostgarren saio entzutera. Bertsu afaria izan zen, eta giro bikaina eta saio umoretsu baten ondotik, "Dilindan" taldea nagusitu zen lehian bertako "Tirrit" taldearekin jardunda.

 Baigorriko Manexean

Egun hauetan Baigorrin, Garabide elkartearekin hizkuntza gutituetako hiztunak dabiltza. 20 bat dira, maputxe, kitxua, maia, kurdu, e.a... Afaldu aurretik bertsularitza zer den azaldu zitzaien eta ondoren saioan gelditu ziren.

Garabidekoekin solasaldia

Datorren asteburuan ligaxken azken bi saio hauek ospatuko dira: 

Hendaiako Akelarre elkartean, azaroaren 16an, 19:30etan, bertsu saioa. "Kosta ala Kosta" taldeak antolatzen du saioa eta gomita "Kantiniersak" taldeak jasotzen du.

Azkaingo Xoko Ona ostatuan, azaroaren 17an, 18:00etan, bertsu afaria. Antolatzailea "Mattinsalto" taldea da, eta gomita jasotzen duen taldea, "Eskukula".

Saio hauen ondotik, finkatuta geldituko da finalerdietara ze talde sailkatzen diren.

Zato hurbilekoen sustengatzera, gustukoen animatzera, eta orozgain bertsuaz gozatzera!