Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Bertsuzale mendizaleei eskaintza berezia

2019/04/15
Eskaintza berezia eskainiko da Euskal Herri osoko bertsuzale mendizale gazteei. Iratin asteburu eder bat pasa eta bertan antolatuko diren hainbat ekitaldietan parte hartzeko aukera paregabea izanen dute.

16-20 urte bitarteko bertsuzale mendizale gazteak, maiatzaren 31, ekainaren 1 eta 2an Iratiko inguruetan gozatzeko aukera ezin hobea izanen dute. Horretarako, Bertsularien Lagunak elkarteak, asteburu irtenaldi bat proposatzen du.

Egonaldia: Iratiko txaletetan, maiatzaren 31ko 19:30tatik ekainaren 2ko 15:30ak arte. 

Egitaraua:

  • Bertsu afaria: Unai Mendizabal eta Aitor Mendiluze
  • Bertsu tailerrak
  • Bi mendi itzuli Iratin barna
  • Everest ikusgarriaren proekzioa, Robert Larrandaburu gomitatu bereziarekin

Izena emateko aukera maiatzaren 25era arte egonen da zabalik, bertsularien-lagunak@bertsozale.eus helbidera idatziz, edo +33 559 54 15 04 telefono zenbakira deituz. Parte hartu nahi duenak 80€ ordaindu beharko ditu eta izena eman ahala, bete beharreko paperak jasoko ditu.

Zato bertsuaz eta mendiaz gozatzera!