Bertsulari ttiki egunak

2023/05/16
Donapaleu, Urruña eta Senperen egin ditugu aurten.

Hiru lurraldeetako ikastoletako haurrak bildu ditugu hiru saio ezberdinetan. Bertsolaritza orduetan gelan sorturiko bertsoak publiko aurrean kantatzera ausartu dira. Biziki ale politak entzun ditugu. Eta tartean bertsolari hauek ere entzuteko parada ukan dugu: Miren Artetxe, Haira Aizpurua, Sustrai Colina, Odei Barroso eta Nerea Ibarzabal. Gitarrarekin Oscar Estanga animatzaile aparta izan dugu.